. Arratia 1: Igorre
Pagomakurrera joateko asmotan Arratia inguruan bisitatxo bat egin genuen. Lehenengo Igorre herrian gelditu, gero Pagomakurrera igo eta bukatzeko Zeanurin agertu.
Gaurkoan Igorreren berri emango dugu. Prisarik ez genuen izan Gasteiztik irteteko eta Igorren bazkaltzeko orduan ginen. Non jateko pentsatzen ginela, herriaren sarreran bertan dagoen jatetxe batean gelditu ginen: Arantza hotela, Garbe kalea 14an. Zorte izan genuen. Sartzean erreserbatuta ote genuen galdetu ziguten, eta guk ezetz, gainera, hasiera batean "a zer pregunta" pentsatu genuen, jatetxea erdi hutsik zegoelako. Gero denbora pasa eta bete egin zen, eta egon zen toki eske etorri eta kanpoan gelditu behar izan zena. Tokia erosoa, janaria Euskal Herriko ohikoa, umeentzako menua ere bai, eta atenzinoa, heldu eta txikiekin, oso ona. Bezeria gehienbat inguruko jendea zirudien. Bertakoek maite dute toki hori, geuk ere gustora irten genuen.
Otorduan ostean, lasai, herria ikustera. Igorre herriarekin akordatuta beti pentsatzen nuen alderdi zahar txukun bat eduki behar zuela, lehenago ere egona nintzen baina harrezkero bastante ahaztuta neukan. Ba ez, ez dauka ia alde zaharrik, parke politen bat bai, hainbat eliz, etxe batzuk ere dotoreak eta garai batekoak, baina aspaldiko hiribildu estrukturarik ez dago, herria gehienbat berria da. Dena dela, baditu hainbat eraikin aipatzea merezi dutenak.
Hemen Arantza Hotela, non jan egin genuen:
Herrian bertan dageon parkea. Ondo, gustora egon ginen bertan digestioa egiten:
Herriko eliz nagusia, bi aldertik ikusita, sarreratik:
Eta albotik:
Herrian bertan dagoen ermita bat, gora San Antonio!
Eta hainbat etxe interesante, bat:
Eta beste bat:
Eta beste bat:
Eta beste bat:
Eta jauregi dotore bat. Izkutuan ez zegoen, baina ez zen hain erreza angelurik onena topatzea fotografia ateratzeko:
Eta udaletxea:
Eta kaskuak behintzat ez dauka askoz gehiago. Baserri aldea ziur beste mundu bat dela, baina turista batzuei ezin zaie askoz gehiago eskatu. Igorren bukatu eta Pagomakurrera abiatu ginen, hori, hurrengo emanaldian.