“Antzararen bidea”, Jokin Muñoz-ena, Alberdaniak 2007an plazatua
Bai ba, euskal literaturak 1936ko gerraren inguruan emandakoa aztertzen hasi eta halako batean liburu honen aipamena ikustean “bingo!” esan nuen, gogoa neukan hain kritika onak izan dituen Jokin Muñozen lanik irakurtzeko. Gainera nobelak 349 orrialde zituela ikusita are gehiago biztu zitzaidan gogoa, 200 orrialdetako muga pasatzen zen liburu bat hartzeko grina neukan eta.
Gaur egungo Euskal Herri korapilatsu honetatik neska bat sasoi hartan Nafarroako Erriberako herri batean gertatutakoaran atzetik hasten da. Horixe da kontaketa, gerra bera egon ere egon ez zen inguruan gertatutakoa.
Interesatzen zaizu? Ba eskuratu eleberri hau. Nik ia 350 horiek gelditu gabe irakurri ditut –oporretan egonda errezago jakina- eta ondo egongo ez balitz garbi izan ez nintzela bukaerara helduko.
Ondo dago munduko literatura irakurtzea, neu naiz lehenena horretan, baina ez izan dudarik, Euskal Herriko arazoak eta bertako ikuspegitik bakarrik hemengo idazleek emango dute. Ni, azken aldian, horren atzetik nabil, eta “gure” idazleak benetan zintzo eta ondo bete dute bere inguruko errealitatearen testigu eta notario izatearen beharra.
Euskal literatura benetan sasoi eder-ederrean dago, asko dugu aukeratzeko eta idazleak ez dira beste herrialde batzuetakoak baino eskasagoak, ez horixe. Murgil zaitez.
Horixe bada, euskarari dagokionez, oso ongi idatzitako liburua dela ukaezina da. Alabaina, eta eleberriak arrakasta itzela izan badu ere, bi apunte besterik ez: alde batetik, pertsonaiak manikeoak iruditu zaizkit eleberriaren bi planoetan (bai euskal gatazkako planoan, baita gerra zibilekoan ere). Bestetik, Dioniren agerpena ez zait ongi justifikatua iruditu, izan ere, kasualitate handiegia iruditzen zait Jesus agureak Igorren argazkian eta, ondoren, Lisak Dioniren argazkian arreta jarri izana. Gainera, Dioniren eta Igorren arteko paralelismoak galdera asko sortzen dizkit, nahiz eta ohartzen naizen hasieran erabiltzen den aipuarekin justifikatuta daudela: "iragana bizi-bizi dago eta ispiluek ez dute obeditzen".
Hori kenduta, baina, eleberriak irakurtzea merezi du. Baliabide literarioak ederki erabiltzen ditu Jokin Muñozek eta ipuinen teknika bidezko irudiak (antzarari lepoa mozten diotenekoa bezalakoa) oso onak dira.
Hori irakurritakoan niri bereziki ona iruditzen zaidan "Bizia lo" irakurtzera animatzen zaituztet.