Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Betiko efemeride bera

Betiko efemeride bera

gabiria 2005/04/01 08:57

Gaur, goizero bezala, irratiarekin esnatu naiz. Zain nengoen, erabakia zein izan ote zen. Entzun dut erabakia, izara artean.

Gero, efemerideen tartean, NODOko ahotsa:

"En el día de hoy, cautivo y desarmado el ejército rojo, han alcanzado las tropas nacionales sus últimos objetivos militares. La guerra ha terminado. Burgos, 1º de abril de 1939, Año de la Victoria. El Generalísimo Franco".

Historia berdin-berdina izango zatekeen hitz bakarra aldatuta ere:

"En el día de hoy, cautivo y desarmado el ejército rojo, han alcanzado las tropas nacionales sus últimos objetivos militares. La guerra ha comenzado".

Gaurko egunez, duela 66 urte.

Hirurogeita sei urte barru ez dakit irratia entzuteko moduan egongo naizen, baina esango dute zelan, duela 66 urte, 2005eko apirilaren 1ean, esnatu ginela jakinez gure soka puta hau apur bat gehiago luzatu zela.

Eta horrela beti, soka luzatzen. Gerra hau amaitzeko gogo barik.

etiketak: Hara-honakoak
Patxi Lurra
Patxi Lurra dio:
2005/04/02 13:42

Gaur, euskaldunon egunkari berrian, The Organization-ek (Zaldi Eroak ederto izentatu dauan legez) plazaratu dau haren NODO partikularra.

Zer desbardina beste talde armatu honek idatzitakoa:

«FDLRk gaitzetsi egiten du Ruandan gertatutako genozidioa eta horren egileak salatzen ditu; etnien arteko gorrotoa hazten duten ideologiak arbuiatzeko konpromisoa hartzen du, eta nazioarteko justiziarekin lan egiteko asmoa berresten» aldarrikatu zuen atzo FDLR gerrilla hutuko buruzagi goren Ignace Murwanashyakak.

1994az geroztik Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdera ihes eginak dauden eta Kigaliko agintearen aurka borroka armatua daramaten hutu gerrilla taldeetako jendetsuena da FDLR, bere 14.000 gerrillarirekin. (...) FDLRko eta Kinshasako gobernuko ordezkariak Italian bilduta zeuden azken egunotan Aintzira Handietako gaztazkari amaiera emateaz hitzegiteko.

«FDLRk jakinarazten du Ruandan burututako erasoaldi armatuak bertan behera uzten dituela eta borroka bide politikoetatik aurrera eramateko asmoa daukala». Are gehiago: «FDLRk Aintzira Handietako eskualdean gertatutako terrorismoa eta nazioarteko zuzenbidearen aurkako gainontzeko krimenak gaitzesten ditu eta horien egileak identifikatzeko eta zigortzeko xedez nazioarteko ikerketa bat abian jartzeko eskaria egiten du». (...) «Errefuxiatuek Ruandarat bueltatzeko aukera izan behar dute, nazioarteko arauetan finkatutakoarekin bat, giza eskubideak eta askatasunak bermatuta dituztela». Ororen buru, «legezko borroka politikoaren alde eginda eta borroka armatua bertan behera utzita, FDLRk irmoki aldarrikatzen dute, Ruandan ez ezik, Aintzira Handiko eskualdean dauden gatazkak konponbidean jartzeari lagundu nahi diote».

Julen
Julen dio:
2005/04/01 14:36

Egia gordina.

gotzon
gotzon dio:
2005/04/01 13:41

Koldarren sasoia

Pepeko Abcsek argi esan zion Zapaterori ” aizu, ezker abertzaleak ez du nahikoa ETAren indarkeria gaitzesten duela esatea hauteskundeetan parte hartzeko, 3 hitz ez dira nahikoa, ezta 33 ere”, alegia, nahiz eta alderdien legeak ETAren indarkeria gaitzesten duzula esaten baduzu demokrata zarela eta beraz hauteskundeetan parte har dezakezula jaso, benaz, hori ez da nahikoa, ezer ez da nahikoa ez bada belaunikatzea eta espainol aitortzea. Legea Espainiaren batasuna arrakala dezakeen guztiaren aurka egiteko asmatu zuten. Eta PNVk ez du egundo arrakalarik zabalduko. Horregatik ez dute egundo PNV legez kanporatuko, ezta EA ere, Martin Aranbururik izanda ere. Espainolez “ Todos decidimos”, “ Todas decidimos” eta euskaraz “ Erabaki dezagun” leloak erabiliko dituzte hauteskunde kanpainan, Ibarretxek esan zuen aukera politiko guztiek berdintasunean aurkezteko eskubidea izateaz ez eze, komenigarria dela aukera politiko guztiek parte hartzea; Atutxak eta Erraztik falta dena falta dela, ororen gaindi, Legebiltzarra demokratikoa izango dela. Eta ni, ezker abertzalekoa izaki, legez kanporatutako herri-plataforma bateko hautetsia izaki, iraindua sentitzen naiz. Ez naute begirunez tratatzen, gezurra esaten didate eta gainera sinets dezadan eskatu. Legez kanporatzeak erabaki politikoak izan direla salatu eta botoa eskatzen didate, erabaki dezakedala sinestarazten didate, ergeltzat naukate. Bertsolari batek, Bertso-egunean,” euskal presoak kalean egon arte ez dut moztuko bizarra” edo antzeko azken puntua kantatu zuelarik, txalo zaparrada itzela hartu zuen ordainetan. Promes egin zuela iruditu zitzaidan eta promesak betetzeko direla pentsatu nuen. Hitza betetzen badu ezaguna egingo da Amurizak baino bizar luzeagoak izateagatik baina nago lehenago moztuko duela eta inork ez diola Kursaalean kantatutakoz konturik eskatuko. Izan ere, zein erreza den hitz ederrak esan eta argazkietarako irriak gordetzea. Zein erreza den ez betetzeko promesak egitea. Euskalduna esanekoa, berbakoa dela nabarmentzen dute diasporako euskaldunekin harremanak dituztenek. Historian zehar ere horrela izan dela beti, euskaldunek langileak eta berbakoak direla demostratu dutela. Politika gezurraren eta azpijokoaren artea dela esan zidan lagun batek, onartu beharra dagoela eta gainera politiko ona izateko azpikeriatan jarduten jakin behar dela, gauza bat esan eta beste bat egin behar dela, berbak alderdiaren interesetara itzuli behar direla. Dugun gaitzik eta handiena horixe bera dela erantzun nion, egia esango diguten politikoak behar ditugula, sentitzen dutena aitortuko dutenak, herritarrok eskubidedun gizaki inteligente legez hartuko gaituztenak. Ez da goi mailako politika egiteko sasoia, behe mailakoa egitekoa baizen, herritarrontzako politika egitekoa baizen, eta largabistatik baino hurbilagotik begiratzen badugu konturatuko gara alderdiak ez direla herria. Amorruz gaitzesten dut horrenbeste odol isuriarazi duen gatazka politiko bati irtenbidea bilatzen ibili beharrean, alderdiaren interesen araberako diskurtsoa egiten duen politikoa, gezurra egia lez sinestarazi gura didana, ez betetzeko promesak egiten dizkidana. Zuei, koldarroi, zintzotasuna eskatzen dizuet.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.