Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Erraztiren hitz-korapiloak

Erraztiren hitz-korapiloak

gabiria 2005/03/29 12:40

Lehengo barikuan, elkarrizketa Begoña Erraztirekin Berrian, Imanol Murua Uria kazetari zarauztarraren eskutik.

Alderdi bat kanpoan geldituz gero, akordio gune gisa indarra galduko luke Eusko Legebiltzarrak, ezta?

Ez. Edozein kasutan, Eusko Legebiltzarra parlamentu demokratikoa izango da. Hori ezin da auzitan jarri.

Zilegitasun demokratiko osoa izango du, sektore oso baten ordezkaritza faltaz gero ere?

Bai. Legalitatetik ikusita.

Baina legalitatea eta zilegitasuna ez dira gauza bera.

Kontua ez da nor dagoen eta nor ez dagoen. Kontua da nola baliatu nahi duten alderdi sozialistak eta PPk, azken batean, soluzio bat pikutara botatzeko. Hori da begiratu behar duguna. Horretarako espazioak prestatu, landu behar dira. Horregatik bideratu nahi dugu alderdien mahai hori.

----------------------------------------------------------------------------------

Kontua ez da nor dagoen eta nor ez dagoen. Jakina kontua ez dela nor dagoen eta nor ez dagoen! Kontua da norbait ez dela egongo, berdin dio nor, baina ez dela egongo, eta badirudi horrek ez diola asko ardura Erraztiri.

Kontua ez da, ez, nor falta den. Akaso falta direnak falta beharrean, beste norbait faltako balitz, kontua bai izango litzateke nor falta den. Baina falta direnak falta direnez, ez zaigu hainbeste ardura. Eta, hala ere, zurekin bat nator, Begoña, diozunean kontua ez dela nor dagoen eta nor ez: kontua da, kontu bakarra, norbait falta dela. Baina falta da: f-a-l-t-a da norbait, falta. Ez dagoela, alegia. Existitu arren, ez da egongo parlamentuan. Eta hala ere, demokraziaren leziorik behar ez duzuenok lasai-lasai esaten duzue norbait hori gabe osatuko den parlamentua guztiz demokratikoa izango dela.

Lotsarik ere ez duzue. Lotsa falta erakusten duzuenero aurpegiaren zatitxo bat jausiko balitzaizue, aspaldi zineten aurpegirik gabe.

Imanol Murua Uria kazetariari, berriz, txapo. Ez dugu gaur deskubritu baina.

etiketak: Hitz-korapiloak
Julen
Julen dio:
2005/03/29 17:28

Lingot, zer esan nahi duzu? gauza bat gaitzesteagatik ezin dudala beste bat gaitzetsi? Ba bai, gauza bat eta bestea gaitzesten dut, eta ziurrenik, horrexegatik hain zuzen, beste askori baino gutxiago jausten zait aurpegia lurrera.

satortzulo
satortzulo dio:
2005/03/29 18:29

euskalduna naiz eta lotsa ematen dit

nire herrian, euskaldunen izenean, herriko zinegotzi bat hil zuten tiro batez

nire herrian, gure hobe beharrez, poliziek torturatu egiten dute etengabe

nire herrian zenbait herritarrek ezin dute hauteskundeetara aurkeztu, beraien iritzia ez da legezko

nire herrian, bildurrez, herrikide askok ezin du hauteskundeetara aurkeztu

...

nire herrian... lotsa ematen dit nire herriak

lingot
lingot dio:
2005/03/29 17:04

FB, besteak beste, ez da egongo hurrengo Legebiltzarrean. Egon zitekeen, baina existitzen ez denez, ez da parlamentuan egongo. Baten batek erabaki zuen ez zela gehiago existituko: itzaltzain zuen ertzainarekin batera hil zuten Gasteizeko kantoi batean.

Lotsa falta erakusten duzuenero aurpegiaren zatitxo bat jausiko... eta abar, eta abar.

Patxi Lurra
Patxi Lurra dio:
2005/03/30 10:30

Danok ados ipintea gauza zaila izango da, baina saiatu beharrekoa: FB inizial berak zituen irakiar inozente bat baino gehiago, apika, hil egin dabe era bortitzean azken hilabeteotan. Esate baterako.

Alderdi batzuk ez dabe hori sekula gaitzetsiko, baina aurkeztu ahal izango dira eta ez hori bakarrik. Uritar batzuk sostengua emongo deutsie, inkluso.

PD Zalantza memeloa: PKD-koek (Karma demokratikoa), PH-koek (Alderdi Humanista) edo FE-koek (Falange Espainiarra) biolentzia guztiak salatzen dituzte, AG-koek egiten daben legez?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.