Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Atutxaren hitz-korapiloak

Atutxaren hitz-korapiloak

gabiria 2005/03/21 15:27

Atzo, Berrian, elkarrizketa egin zioten Atutxari.

Lehenengo galderari eman zion erantzuna antologikoa izan zen. EAJren tradizioari ondo eutsita, Atutxa gai izan zen esaldi bakarrean beltza eta zuria esateko, ekilibristarik onenen antzera:

Demokratikoa izango al da apirilaren 18tik aurrera eratuko den Eusko Legebiltzarra Batasuna ez badago?

Lehenik eta behin argi utzi nahi dut herritarrei aukera bat izateko modua mozten badiete, pertsonen eskubideak murriztu egiten direla. Guztiok izan beharko genukeelako nahi dugun hautagaiari botoa emateko aukera. Hori argi utzita, kontuan hartu behar da legeak betetzeko daudela, denak ez dira gure gustukoak izango, Alderdien Legea kasu, baina legeak betetzeko daude eta epaitegiek erabakiak hartzen dituzte. Eta erabaki horiek gustuko izan ala ez, onartu egin behar ditugu. Hori kontuan hartuta, datorren apirilaren 17ko hauteskundeetara aurkeztuko diren hautagai guztien boto-paperak zenbatu ostean sortzen den Legebiltzarra guztiz legezko eta demokratikotzat joko nuke.

A zelako hitz-korapiloa! Txikitan "Akerrak adarrak okerrak ditu" esaten genuen, edo "Tres tristes tigres..." edo holakoak. Baina oraingoan muga guztiak gainditu ditu Atutxa jaunak:

  • 1) Herritarrei aukera bat izateko modua mozten badiete, pertsonen eskubideak murriztu egiten dira
  • 2) Legeak betetzeko daude, nahiz eta gure gustuko legeak ez izan
  • 3) Legeak betetzeko daudenez, onartu egin behar ditugu
  • 4) Beraz... (danborren doinua rrrrrr...) apirilaren 17aren osteko Legebiltzarra guztiz legezko eta demokratikoa da.

Beltzez markatu ditudan hitzak ze erraz erabiltzen dituzten politikariek! Atutxak ere, aise. Baina, era berean, hitz horiek argi erakusten dute zein den Atutxaren pentsamoldea: demokratikoa da guk onartutako (nahiz eta gustatu ez) legeekin sortutako Legebiltzarra, pertsonen eskubideak murriztu arren.

Labur esateko: Atutxari garaipenaren arkutik pasatzen zaizkiola pertsonen eskubideak, beti ere bere eskubideak ez badira.

Legeak eskubideen aurretik, Atutxa? Noiz arte jarraitu behar duzu soka luzatzen? Noiz emango duzu su-etentxo bat demokrazia ulertzeko modu horretan?

etiketak: Hitz-korapiloak
Josu
Josu dio:
2005/03/22 00:15

Flipantea da bai, jeltzaleen moral katoliko hau.

Eskubideak be plusbalioa lortzeko erabiltzen dituzte, ez besterik.

Patxi
Patxi dio:
2005/03/22 10:52

Aurrekoan, guraso batzuei aholkatu nien, beren umearen gelako gurasoei bilera baterako deialdia egiteko, eurak duten arazo baten berri emateko. Hala erantzun zidaten:

  • Ezin degu. Guk ez dakigu hitzegiten. Ez gera ikasiak, ez dakigu.

Nik halaxe erantzun nien:

  • Begira, zuei oso ondo hitzegiten dutela iruditzen zaizuen hoiek, lau gauza esaten dituzte, zuek oso modu xinplean esaten dituzuen berberak.

Batzuk gainera, hitz potolo pila erabiliz, gauza haundi bat esan duten itxura transmititzea lortzen dute, ihes egin badute ere, ezer esan ez badute ere, isil isilik geratu badira ere.

Jozulin
Jozulin dio:
2005/03/21 19:35

Hau ere ez dok makala:

Josu Ortuondo martxoaren 13ko ARGIAn, Europako konstituzioaren erreferendumaz:

"Erreferenduma ez da oso legitimoa izan, onartu nezake, baina, zer aldatzen du horrek?"

Normala da tipo hau?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.