Patxi Gallego Bilbon
Bihar, asteazkenean, 20:00ean, Patxi Gallego komikilaria izango dugu Txurdinaga-Santutxun, "Pololoak (1). Poxpoliñen lurriña" komikiari buruz berbetan, Asapala Elkarteak hilero-hilero antolatu ohi duen "Irakurlearen Tartea" solasaldiaren barruan.
Xabier Mendigurenek elkarrizketa egin zion bere blogean, eta e-gorrek hiru artikulu idatzi ditu komiki honen gainean: bat, bi eta hiru.
Egilearekin lau berba egiteko aukera paregabea eta Bilbo inguruan literaturaz gozatzeko modu ezin hobea.
Ordua: 20:00
Lekua: AEKren euskaltegia, Txurdinagan
Kalea: Arbidea 21
Galdu barik heltzeko argibide txiki bat:
Metroz joanez gero, irten Santutxun, Zabalbideko irteeratik. Kalean gora egin, errepide nagusira heldu arte. Errepidea zeharkatu (goian, zebrabidea; behean, lurpeko pasagunea), eskailera batzuk igo eta Txurdinagan agertuko zarete. Lehenengo kalea eskumatarantz hartu, aldats behera. Hantxe bertan dago, parke baten ondoan, AEKren euskaltegia.