Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Hitzaldia Deustun

Hitzaldia Deustun

gabiria 2005/03/09 12:33

Gaur arrastian, 20:00etan, hitzaldia emango dut Deustuko Bidarte Kultur Etxean. Gaia Han goitik itsasoa ikusten da nobela izango da.

Irakurri ez baduzue ere, lasai joan: nire burua ezagututa, liburuari buruz berbetan hasi bai, baina batek daki non amaituko dugun.

etiketak: Deialdiak
Amaia Zengotita-Bengoa
Amaia Zengotita-Bengoa dio:
2005/03/15 12:55

Ailegatu al zaizu gutuna? Ez dakit zuzen bialdu dudan?

Amaia Zengotita-Bengoa
Amaia Zengotita-Bengoa dio:
2005/03/13 17:22

Hitzaldia dela eta idatzia dut gutuna. Ez dakit baina, nola edo nora bidali. Goraintziak eta laster arte.

iturri
iturri dio:
2005/03/10 15:00

Kaixo:

"Irakurri ez baduzue ere, lasai joan: nire burua ezagututa, liburuari buruz berbetan hasi bai, baina batek daki non amaituko dugun" dio Gabiriak.

Irakurri ez baduzue, eta ekitaldira joan ezkero, seguru irakurtzeko gogoa piztuko zaizuela.

Gabiriazaleen Kluba.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.