Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Andoni Egaña Bilbon

Andoni Egaña Bilbon

gabiria 2005/02/22 09:26

Bihar, asteazkenean, 20:00ean, Andoni Egaa izango dugu Txurdinaga-Santutxun, "Hogeita bina" bere azken saiakera-liburuaz berbetan, Asapala Elkarteak hilero-hilero antolatu ohi duen "Irakurlearen Tartea" solasaldiaren barruan.

Mikrofonoaren aurrean eta oholtza gainean hogeita bi urte bete ostean, Zarauzko bertsolari handiak errepasoa eman dio bertsolaritzaren zenbait gakori, guztira hogeita bi artikulo idatzita. Denak daude liburu honetan txukun bilduta, bertsolaritzaren mundua hurbiletik jarraitzen dutenen atseginerako eta mundu hori urrunagotik ikusten dutenen argigarri. Liburuaren hitzaurrea Xabier Mendiguren Elizegik idatzi du, eta hemen duzue.

Egaña bertsolari legez da ezaguna (hiru bider irabazi du Euskal Herriko Txapelketa), baina idazlea ere bada, eta ez makala: "Sokratikoek ere badute ama", "Aitaren batean", "Pausoa noiz luzatu" edo Jon Sarasuarekin batera idatzitako "Zozoak beleari" liburuak argitaratu ditu, besteak beste.

Oraingoan, baina, Hariadna argitaletxeak ateratako "Hogeita bina" liburuarekin datorkigu, zer pentsatua eta zer mintzatua emango digun lagunartera.

Egilearekin lau berba egiteko aukera paregabea eta Bilbo inguruan literaturaz gozatzeko modu ezin hobea.

Ordua: 20:00
Lekua: AEKren euskaltegia, Txurdinagan
Kalea: Arbidea 21
Galdu barik heltzeko argibide txiki bat:
Metroz joanez gero, irten Santutxun, Zabalbideko irteeratik. Kalean gora egin, errepide nagusira heldu arte. Errepidea zeharkatu (goian, zebrabidea; behean, lurpeko pasagunea), eskailera batzuk igo eta Txurdinagan agertuko zarete. Lehenengo kalea eskumatarantz hartu, aldats behera. Hantxe bertan dago, parke baten ondoan, AEKren euskaltegia.

---------------------------------------------------------------------------------------

Hurrengo zita: martxoaren 16an, Patxi Gallego "Pololoak (1): Poxpoliñen lurriña" komikiari buruz berbetan.

etiketak: Deialdiak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.