Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Sortzaile berriak, blog berriak

Sortzaile berriak, blog berriak

gabiria 2005/02/14 18:21

Eskolaz eskola ibili naiz gaur, atzera eta aurrera Gipuzkoako herrietatik, gustura. Gazteen artean gustura ibiltzen naiz ni. Zer esanik ez, ikusten dudanean euretako batzuek zelako interesa duten literaturarekiko.

Gaur, etxera heldu, eta nire plana hemen istoriotxo bat idaztea zen, eskola horietako batean gertatutakoa. Baina heldu naiz, ordenagailua piztu dut, korreoa begiratu dut eta sorpresa eder batekin egin dut topo.

Ez naiz berba handitan galduko. Esan behar dena esango dut, eta gero bakoitzak egin dezala egin nahi duena: Bloglines-zaleek egin ditzatela euren fitxaje berriak, Aurki.com-ekoek igurtzi ditzatela eskuak, eta guk adi-adi jarrai ditzagun blogari berri hauek:

Josu Martinez: Santutxuko idazle, musikari eta showman gazteak Bloga bloga, marinela! sortu du. Bistan denez, izenburutik bertatik, geniala.

Pog Mo Thoin banda: Irlandarren klanak ere mugitu du ipurdia (musukatu beharreko hura, gogoratzen?), eta Esan ziguten baietz blog kolektiboa sortu du.

Bestetik, gogoratu Jon Fernandez ondarrutarrak ere baduela berea, Jontxuren idazkortza izenekoa. Gainera, Miren Rubio lesakar eta urruzunotar ohiak Miruaren hegaldia sareratu zuen duela denboratxoa. Eta pertsonalki ezagutzen ez dudan arren oso interesgarri agertu zaigun Katixa Agirreren bloga, eta denborarekin agertuz joango diren beste zenbait blog interesgarri. Literatura maite dugunon atseginerako.

etiketak: Hara-honakoak
Julen
Julen dio:
2005/02/16 10:12

Aupa Aiora, begiratuko dut agendan ea egun horretan ze lekutan egon nintzen, eta agian gogoratuko naiz zurekin. Bide batez, esango dizut zure komentarioak literatura erotikoari buruz hitz egiteko gogoa piztu didala, eta egunen batean, laster, zerbait idatziko dut blogean gai hori hizpide hartuta. Eskerrik asko, beraz.

Aiora
Aiora dio:
2005/02/14 21:18

Gipuzkoan ibili zeala eskolaz eskola e... aurrekuan guatu zitzatten, nere ikastola ere etorri zinala. Kosta zait kontuatzea!(agendan e bidatu det ziurtatzeko, 03-03-31 Astelena, goizeko 10etan). Ilusioa in dit guatzeak, pena, nahiago izango nun oain izatea aukera. Bueno, ze ingo zaio ba. Gauza bat guatze det zure bixitatiken (bai, bakarra...): ipuin erotiko sari batzuk irabaziak dituzula ta horren ingurun esan zenuna "jendeak ipuin erotikoa entzundakuan beti berdina idazteu, tipikoa da: sekretaria berria etortzea ta pin pan, iña." kuriosoa da ze gauzak gelditze dien memorian... Aizu ba besteik ez, komentatzeko gogua nekala.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.