Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Jean Haritxelhar

Jean Haritxelhar

gabiria 2005/01/27 08:35

Jean Haritxelhar euskaltzainburu ohiari egindako elkarrizketa dakar gaur Garak, aprobetxatuz hamasei urtez izan duen kargua gaur utziko duela, Andres Urrutiak hartzeko.

Euskarak Iparraldean duen egoera larriaz

Ez dakit larritasun hori egiazkoa den. (...) Iparraldean, beherakada izan da baina hori bukatua dela uste dut. Ordokia iragan da, eta erran dezaket hasi dela pixka bat maldan gora. %23 edo %24 dira euskaraz ikasten dutenak; hori ez da sekula ikusi. Egia da laborarien etxe-baserrietan galtzen ari dela, hizkuntza transmisioa ez baita egiten, baina beste alderdi bat ere bada: sekula baino gehiago entzuten eta agertzen da euskara. Eskolako mintzaira bilakatu da, ez bakarrik haurretan, baita unibertsitatean ere. Nik uste dut euskara ez dela gehiago laborari edo sehien hizkuntza, baina diplomak dituzten jendeen hizkuntza da. Ez da xumeen hizkuntza, hala izan baita garai batean, baina beste maila batera pasatu da.

---------------------------------------------------------------------------------

Lehen aldia da entzuten dudana, euskarak Iparraldean duen egoeraz hitz egiterakoan, larritasuna ez dela egiazkoa. Eta harriduraz irakurri ditut adierazpen horiek, sinistu ezinik.
Ezjakintasunetik egiten dut berba, datuak ondo ezagutu barik, eta horregatik botatzen ditut zalantza hauek airera, inork argitu nahi baditu.
Baina ikuspuntu baikorregia iruditzen zait Haritxelharrena. Baikorra baino, "Mundos de Yupi"ko ikuspuntua. Iragarritako heriotza baten aurrean senideek aipatzen dutenean bezala "gaur begi bat ireki du" edo "gaur ezagutu egin nau".
Iparraldeko egoerari buruzko datu gehiago beharko nituzke, baina, bien bitartean, errespetu osoz, nik ez dut Haritxelharrek esandakoa sinisten. Egoera larria ez dela esatea, hori iruditzen zait larria.

etiketak: Berbak
Julen
Julen dio:
2005/01/28 10:56

Patsyri: Eskerrik asko datu basearen berri emateagatik. Iparraldeko datuak begiratzen hasiko naiz orain, eta akaso eztabaida honetan bertan edo mezu berri batean plazaratuko ditut ondorioak. Beste alde batetik, Patsy, zehaztu dezakezu apur bat gehiago diozunean: "Baina ez dakit, eztabaida maila bera ere, ez ote den kezkatzekoa"?

Patxiri: Nik ondo ikusten ditut zure adibide biak: gaixorik egon zinenekoa eta umearen nota txarrena. Baina adibide horiek ez didate balio hizkuntzari buruz hitz egitean. Zure adibideetan gaixoaren motibazio pertsonala sartzen da tartean, eta horregatik ere sendatu zinen zu eta horregatik aprobatu zuen mutikoak. Baina euskara jendeak egiten du (edo ez du egiten), eta motibazioa gugan dago (edo ez dago), ez hizkuntzarengan. Beraz, motibazioak berpizten du hizkuntza, eta motibazioa ez dator esaten bada dena ondo dagoela. Ez dakit txorizoa bezala ez ote nabilen errepikatzen, baina hori da uste dudana.

Patxi
Patxi dio:
2005/01/31 01:36

Eztabaidaren kalitatea, pixka bat gehiago jeistera nator (nere erretiro laburraren ondoren)

Bai ba. Hizkuntza ez. Euskalduna da gaixoa!

Bi apunte txiki orain, hausnarketarako.

Ez al zaizu iruditzen jendea, etengabe bildurtuta dagoela, jasotzen duen informazioarekin? Energia nuklearra, kutsadura, ozono geruza, aldaketa klimatikoa, elikagaiak...

Nik badakit (badakit?) estatuek edo multinazionalek diseinatutako plana ez dala. Arazo guzti hoiek benetakoak direla, baina susmo potoloa daukat, zenbaitzuri, oso ondo etortzen zaiela jendea bildurtuta egoteak.

Bildurrak, etsipenak, horixe daukalako. Erreakzionatzeko ahalmen guztia kentzen dizu.

Beste apunte bat:

Tibeteko moje batek bota zion, halako batean, mendizale euskaldun bati:

“Ze tema zuona, mendebaldekoona, gauzak zenbatzearekin. Dana zenbatu, dana neurtu behar dezue.”

Zenbakiak beharrezkoak dira bai. Baina nere ustez behintzat, ematen zaien garrantzia eta oihartzuna, gehiegizkoa da. Kultoa, esango nuke..

(matematiketan beti desastre ibilitakoa naiz. Honek nere azken iritzia baldintzatzen du, baina tira...)

Zenbakiek, euskeraren kasuan, bildurtu egiten dute. Nik pertsonalki, ez det segundu bat galtzen zenbakiak estudiatzen. Titularrekin geratzen naiz.

Motibazioa berriz, oso errex da hartzen. Kalea irtetzea besterik ez dago.

Ondo izan Julen. Aste honetakoen zain, ilusioz.

Euskararen datu basea
Euskararen datu basea dio:
2005/01/27 19:41

Eztabaidan sartzeko xedez, zenbait datu ekarri baino, datutegia aurkeztu gura nizueke. http://www.sortu.org/edb/ Gune honetan, euskararen datu basea kausituko duzue, datu eguneratuak, eskualdeka, adinka, sexuka... denetarik. Azken datuak, ala bilakaera. Analisiak, konparaketak, grafikoak...

Hitzaldi baterako baino gogoeta gehiago daude hor. Ikusteko moduan.

Eta Ipar Euskal Herrian ez ezik, Euskal Herri osoko euskaltzaleak kezkatzeko moduko datuak ikusten ditut nik hor.

SEI institutoaren lana dago hor, gobernuz kanpoko erakunde bat. Euskararen militantziak sortu duen soziolinguistika gune interesgarria, benetan.

Datuok, berez sortu beharko lukete eztabaia. Baina ez dakit, eztabaida maila bera ere, ez ote den kezkatzekoa. Zer diozue zuok?

Patxi
Patxi dio:
2005/01/27 19:44

Euskera, norbaitek altxatuko badu, militanteek altxatuko dute. Militanteen lorpena litzateke aldeko egoera bat lortzea. Euskera zabaltzea, indarra ematea... (modan jartzea esan behar nuen, baina ez ez, modak kadukatu egiten baitira)

Militantea ez dena, ez da saiatuko... Baina egoera apropos batean, militante bihur liteke.

Arrazoi dezu. Motibazioa egoera txarra denean sortzen da, eta bai, datuak beharrezkoak dira, baina militanteak mezua asko zaindu behar du. Beti. Produktua ondo saldu behar da.

Parabolatxo bat ipiniko dizut. Jesukristok erabiltzen zituen, eta begira ze ondo jun zaion.

  1. suspenso atera ditu haurrak. Ezinean dabil gizarajoa. Urtetan, egurra besterik ez du jaso. Tonto! Deitzen zioten. Tontoa dela erabat sinistuta dago, gehienetan behintzat. Berak ikasi nahi du, baina ezinean sentitzen da.

Aitari notak ematen dizkio, eta esaten dio: buffff, mutiko, 9 kate. Bederatzi! Gaizki zaude, gaizki! Ikasketak utziko dituzu datorren urtean, ez daukat zalantzarik.

Ama atzetik etorri, eta esaten dio:

Aitor, zu tontoa ez zera. Badakit gaizki ari zerala pasatzen, eta asko saiatu beharko dezula, baina kurtsoa aterako dezu, ikusiko dezu.

Aitarena edo amarena, zein sinistuko duen... alde haundia dago.

Patxi
Patxi dio:
2005/01/27 17:00

Gaixo hau, hiltzeko dago?

Nere ustez, Haritxelharrek, zuk eta hirurok daukagun sensazioa, berdin xamarra izango da. Kezka. Gaixo hau oso gaizki dago. Sensazio horixe da euskaldun asko eta asko desmotibatu, deprimitzen duena, saiatzea aldera, erabiltze aldera. Militantismoan urrats batzuk egin eta segituan etsitzera eramaten dituena.

Haritxhelarrek aldiz, berak ere segurtasunik izan gabe, hirurok izan dezakegun sentsazio berberarekin, gaixoa salbatu leikela esaten du. Esperantzari leiho txiki bat zabaltzen dio.

Ni oso gaixo egon nintzen batetan, nere aitaren laguntza estimatu nuen, izugarri. Nere aita mundoyupiano xamarra da, baina ez dakizu ondo zenbat estimatu nuen. Batez ere, haren ondotik, eta aurretik, beste guztiak etortzen zirelako, beren bildurrarekin, neukan esperantza apurra kentzera.

Elurraren testua, benetan zoragarria. Egunero ezin zorionduko zaitut, eta emango dizkizut eskerrak, baina tarteka tarteka, tokatu egiten da. Gaur tokatu da.

Julen
Julen dio:
2005/01/27 18:20

Aupa Patxi, benetan eskertzen dizut hausnarketa, eta elurraren testuari buruz esan duzuna ere badakizu ze gustura hartzen dudan. Eskerrik asko beti hor egoteagatik, beraz.

Testuan esan dudan moduan, nik datuak eskatzen ditut. Iparraldean euskarak duen egoerari buruzko datuak. Norbaitek baditu, gustura irakurriko ditut. Zenbat hitz egiten da? Transmisiorik dago? Gazteek ze hizkuntza erabiltzen dute? Datuak. Hori da eskatzen dudana: bitartean, denok azken urteotan entzun izan duguna da euskarari ez zaizkiola 50 urte geratzen Iparraldean. Eskuzabal jokatuta igual.

Hortik aurrera, nik onartzen dut euskararen inguruko maila handiko gizon batek esatea esan duena, zure eta nire kezka arintzeko nahi baduzu.

Baina nik nahiago dut kezkatuta egon eta, ondorioz, kezka hori dudalako, ipurdia mugitu eta zerbait egitea. Eta ez, Haritxelharrek hori esan duelako, lasai-lasai geratzea, pentsatuz "a, bueno, ez da hain egoera larria ere!", benetan egoera larria denean (edo hori uste dut nik). Zuk diozu euskararen egoera txarra dela-eta desmotibatu egiten dela jende asko. Nik alderantzizkoa diot: hizkuntza bat egoera onean dagoenean, ez dagoela hizkuntza hori salbatzeko beharrik eta, beraz, motibazioa ere absurdoa dela egoera horretan. Inor ez zen motibatu gaelikoa fuerte zegoenean: gaelikoz egiten zuten berba, eta kito. Orain, hiltzorian dagoenean, motibazioa sortu da. Eta hemen ere berdin ikusten dut nik.

Azkenik, zure erantzunaren izenburua ikusita (Jean Haritxelharren alde), badirudi nik kontra egin diodala. Ez. Inondik inora. Baina harrituta geratu naizela bai. Deklarazio horien kontra egin dut, inondik ere ez Haritxelharren kontra.

Segi ondo, eta besarkada handi bat, artista!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.