Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Zelan irteten da hemendik?

Zelan irteten da hemendik?

gabiria 2005/01/21 12:22

Blog hau inauguratu genuenean, urtarrilaren 1ean, zapatistak aipatu genituen.

Itzulpengintza literarioko eskoletan erabiltzen dugun materialetik, bada testu bat bereziki ederra dena. Unai Elorriagak aurkitu zuen 2001eko martxoaren 25eko "El Semanal" aldizkarian, eta geroztik eskola horietan erabiltzen dugu. Bertan, Marcos komandanteordeak kontatzen du zelan heldu zen mundu indigenara. Horixe da gaur blogerako berreskuratu dudan elkarrizketaren hasiera.

Gaur sail berri bat inauguratuko dut: “Lurrekoak”, Gotzon lagunaren iradokizunez. Gozatu, beraz, lurreko jendearen jakituriarekin.

-------------------------------------------------------------------------------

Zelan heldu zinen mundu indigenara?

Mozkortuta.

Ideologiaz mozkortuta?

Ez, benetan nengoen mozkortuta eta autobusez nahastu nintzen. Nik Acapulcora nahi nuen, eta autobusak Chiapasera eraman ninduen. Mozkortuta segitzen nuenez, eta mozkorra kentzeko modurik onena beste mozkor bat hartzea denez, berriro nahastu nintzen lineaz eta Ocosingora heldu nintzen. Han, itsasoa non zegoen galdetu nion indigena bati, eta Miramar urmaelera bidali ninduen, Lacandona oihanean; beraz, han erabiltzen dituzten kamioi horietako batera igo eta, oraindik mozkortuta, errepidea amaitzen den lekura heldu nintzen. Berriz ere itsasoaz galdetu nuen, eta esan zidaten "hoa harantz", eta oihanean sartu nintzen baina inoiz ez nintzen urmaelera heldu: komunitate indigena batera heldu nintzen eta mozkorra pasatu zitzaidan, eta, orduan, Acapulcon ez nengoela konturatuta, Antonio zaharrari galdetu nion ea zelan irteten zen handik, eta, labur, erantzun zidan: borroka eginez.

Oso kontu ederra da. Oraintxe asmatu duzu?

Ez, ez, bai zera! Egia hutsa da: beste dena propaganda da.

etiketak: Lurrekoak
kortxopan
kortxopan dio:
2005/01/21 15:26

neuri ere gertatu izan zait horrelakoren bat baina ez dut hainbeste zorte on izan indijenen artera heltzeko.neure despisteek eraman naute batzuetan pentsatuta ez nuen lekuren batera, batez ere kotxea hartu eta aspaldiko lagunen bat bisitatzera joatean,bidez okertu eta beste errepideren bat hartzean.hasieran larri jartzen naiz baina gero egoera kontrolatu nahian edo, lehen gasolindegian geratu eta zer egingo dudan pentsatzeko kafe bat eskatzen dut.kotxeko depositoa betetzen badut, abenturarekin aurrera jarraitzea erabaki dudan zeinale.gustatuko litzaidake bai, egunen batean mozkortuta, holako zorakeriaren bat egitea,edo baita mozkortu gabe ere.trena hartu eta heltzen den tokiraino.eta horrela gustuko lekuren batera heldu arte.nire ustez, horrelako bizipenek aberasten dute bat gehien.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.