Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Jokin Muñoz

gabiria 2005/01/17 07:59

Bizia lo liburuarekin 2004ko Euskadi Literatura Saria irabazi duen Jokin Muñoz (Castejon, 1963) idazleak Beterriko liburua aldizkarian esandakoak:

Idazlearen izaera kritikoa

Idazlearen abiapuntua ezerosotasuna da, hau da, gizartean dagoen ingurumarian eroso ez egotea. Ideologia jakin bat edukitzea edo ideiak argi edukitzea ez dator bat idazle izaerarekin. Uste dut idazleak izaera kritiko bat eduki behar duela eta mota horretako idazletzat ikusten dut nire burua. (...) Behin eroso sentituz gero, idazleak desaktibatu egiten duelako bere kritikarako ahalmen hori. Beti erne eta inorekin ezkondu gabe ikusten dut nire burua.

Ipuinetan esaten ez dena

Ipuingintzaren edo narraziogintzaren lege bat da, esaten ez denarekin esaten denarekin baino gauza gehiago sujeritu behar dela. Heminway-ren teoria bat: narrazio bat halako izeberg bat dela esaten du eta irakurleek puntan dagoena irakurtzen dutela. Hala ere, azpian zati gehiena dagoela. Hori da sujeritu behar dena; puntaren bidez, azpian dagoen guztia. Narraziogintzak dakarren lanik handiena da hori. Gauza asko esateko eleberria hor dago, narraziogintzan oreka aurkitu behar duzu; ezer soberan ez izatea eta ezer gehitu ahal ez izatea.

etiketak: Berbak
asel
asel dio:
2005/04/13 19:24

Hemen nabil egin dituzun lapurreta txiki interesgarri hauen eta jendeak gehitutakoen artean saltoka, behin baino gehiagotan zerbait gehitzeko tentazinoan, eta honekin azkenean askatu zait zerbait gehitzeko behar hori. Zenbat literatura eroso dago munduan? Gehiegi. Penagarriena da iraultzailetzat eduki diren sistemetan idazleak zelan desmobilizatzen diren ikustea, zelan uzten dioten ezer intersagarririk kontatzeko premia izateari. Holako tokietan inorekin ezkondu barik jarraitzen dutenek alde egin behar izaten dute, eta geratzen direnek ondo ezkonduta egonda, ze ekarpen berri egiten dute? Zerbait egitekotan izeberg punta horrek ondo-ondo izkutatuta izan behar. Galdetu aita Fideli izeberg zati handirik gorde daitekeen urpean...

Izarne
Izarne dio:
2005/02/05 19:11

Bete betean asmatu duzu, eta zenuen, eta dute. Arazoak irakurle esploratzaileak aurkitzean datza, desagertzeko zorian dagoen espezie preziatu hori. Badakizu, eta bazenekien, eta badakite, Lurraren beroketa dela eta, gero eta gutxiago irauten dute izeberg-ek. CFC-a habitat natural hori ari da suntsitzen. Hurrengoan laka erostean osagaietara begiratu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.