Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Zaharregia, txikiegia agian

Zaharregia, txikiegia agian

gabiria 2005/01/14 11:08

Zaharregia, txikiegia agian poesia diskoa urteko onenen artean dagoela esan dute New Yorkeko Bowery Poetry Clubeko kideek, hain zuzen ere munduko 6. postuan. Sekulako albistea iruditu zait, sekulako poza, eta hemendik zorionak eman nahi dizkiet Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal, Rafa Rueda eta Mikel Valverderi.

Munduko 10 poesia diskorik onenen zerrenda osoa hemen aurkituko duzue.

Oraingoan ere, eta euskarak lortzen dituen marka on guztiekin gertatu ohi denez, seguru nago albistea ez dela inon agertuko, seguru nago ez zaiola merezi duen inportantzia emango albisteari. Gaur Berriak eta Garak eman dute albistea, eta atzo arrastian Euskadi Irratian ere aipatu zuten, Mikel Irizar eta Jasone Aretxabaletaren tertulian. Baina, momentuz, besterik ez, nik dakidala. Akaso gero, Gaur Egun albistegian? Ikusiko dugu.

Zaharregiak, txikiegiak gara agian; eta euskara gaztelaniaren kontrako lehian jarri zuten aurrekoan, Harry Potterren emanaldi bikoitzarekin; eta gero ondo zabaldu ere, gure (ez dut uste euren) lotsarako, audientziaren datuak han eta hemen. Zabalduko ote dute gaur albiste bikain hau? Espero dezagun baietz.

Munduko seigarren poesia diskorik onena da "Zaharregia, txikiegia agian", inon 1-7 irabazi barik, elastikoan "Euskadi" lema barik, eta, batez ere, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren miloikada barik. Ea norbaiti, kultura ustez hainbeste maite duen norbaiti, barrenak apur bat mugitzen zaizkion lorpen honekin.

Zorionak, lagunok!

etiketak: Hara-honakoak
Antonio Miranda
Antonio Miranda dio:
2005/01/15 12:59

Nik ere entzun nituen Jasone Aretxabaletaren hitzak: "zoragarria, ikusgarria eta abar..."

"About" bezalako web orrialdean euskal poesiaren lan bat aipatzea, eta nola aipatu...

Ados nago Julen zure kritikarekin.

kortxopan
kortxopan dio:
2005/01/14 15:41

Ze polita Julen, Errege eguneko ipuina!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.