Ken Loach
Ken Loach (Ingalaterra, 1936) zinegileari egindako elkarrizketa argitaratu dute El Correon, gaur estreinatu den "Ae fond kiss" filma dela eta:
Inoiz pentsatu duzu eduki sozialik gabeko pelikulak egitea, hau da, entretenitzeko baino ez diren pelikulak?
Galdera hori ezin zaio egin idazle bati edo musikari bati, ezin delako motiborik gabe idatzi edo konposatu. Nire kasuan, gauza bera.
-----------------------------------------------------------------------------------
Galdera hori, oro har, ezin zaio inongo sortzaileri egin. Galdera horrek balioa kentzen dio sorkuntzari eta maila desberdinetan jartzen ditu edukia eta entretenigarritasuna, elkarren artean baztertzaileak diren mailetan.
Edukia duten pelikulak, liburuak... ez dira entretenigarriak, beraz? Edo, galderari buelta emanda, edukirik gabeko pelikulak, liburuak... entretenigarriak dira?
Nere gogoeta:
Ken Loachek egin lezake pelikula historiko erromantiko bat. Zer dakit nik, nobela historiko jakin bat asko gustatu zaiolako. Aparteko gaitasuna du, eta beraz, oso modu politean konta dezake istorio hori. Pelikula hori oso polita izan liteke, entretenigarria, baina mezua? Eduki sozial haundirik ez luke izango filme horrek. Ez behintzat hamaika tokitan ikusten degunen aldean, oso desberdina. Egin, egin lezake.
Edukia eta entretenigarritasuna batera dijoaz beti. Baina batzuetan, edukia da helburu, eta beste batzuetan motibuak beste batzuk dira.
Nere ustez, berriz ere, galdera ez da ondo formulatu, baina galderaren esanahia, ondo antzematen da.
Gaizki formulatutako galderek, gauzak nahasteko balio dezakete askotan, baina hobeto ulertzeko ere bai beste batzuetan.