Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Antonio Altarriba

Antonio Altarriba

gabiria 2005/01/10 19:36

Antonio Altarriba (Zaragoza, 1952) idazleak Euskonews & Media aldizkari digitalean esandakoak:

Euskadi 2003 saria jaso zenuen ekitaldian (...) kritiko azaldu zinen euskal exekutiboak kulturaren arloan daraman politikarekin

Ez dakit mezu hura ongi interpretatu ote zen. Tamalez, herrialde honetan jendea bi bandotan banatu ohi da sarritan, eta bakoitzaren iritzia bi zentzutan interpretatzeko ahaleginak egiten dira, bando batetik bestera eramateko. Nire hitzaldian frentismo hori gainditzeko beharraz mintzatu nintzen hain zuzen ere. Eta Erkidegoko beste hizkuntza ofizialak ere, gaztelaniak alegia, erakundeen babesa behar duela aldarrikatu nuen. Gaztelaniazko literaturaren Euskadi sariaz gain, Eusko Jaurlaritzak ez die gaztelaniaz aritzen diren idazleei beste inongo babes edo diru-laguntzarik ematen. Oraingoz bagaude zenbait lagun, baina ez daukagu erreleboa hartuko digunik. Euskarak dituen beharrak asetu behar izateak ez du esan nahi gaztelaniari bizkarra eman behar zaionik.

Nire hitzaldian esan nahi nuena da gaztelania ez dela euskararen etsai, zenbaitetan hemen esaten den moduan. Aniztasuna, nire ustez, ez da borrokak pizteko arrazoi bat, baizik eta aberastasun iturri bat.

etiketak: Berbak
Patxi
Patxi dio:
2005/01/11 21:26

Artista eta gaztelera zaku berean sartzen ditu, eta hortik nahasmena. Alde batetik dio, "Erkidegoko beste hizkuntza ofizialak ere, gaztelaniak alegia, erakundeen babesa behar duela aldarrikatu nuen", eta bestetik "Eusko Jaurlaritzak ez die gaztelaniaz aritzen diren idazleei beste inongo babes edo diru-laguntzarik ematen." Esango nuke, lehenengo esaldiari bigarrenaren adiera eman nahi izan diola. Artistari laguntzearena. Gazteleraz aritzen denari lagundu behar zaiola? Ados nago. Beste edozein toki normalizatuan egiten den tamaina berean, edo merezi duen horretan. Literatura ona, denontzako da mesede. Artista euskaldunari berriz, askoz tamaina haundiagoan lagundu behar zaio, literaturaz aparte, hizkuntza bera bultzatzen delako. Eta behar du gaxuak laguntza pixka bat. Gustora jakingo nuke zenbatekoa dan Eusko Jaurlaritzak ematen duen laguntza hori. Norbaitek badaki?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.