Airean
Ostegunean idatzi nuen moduan, duela gutxi bota dute Boluetako fabrika (Tagzanian oraindik ere oso-osorik ikus daiteke), bertan etxebizitzak egiteko. Horren berri izan nuenean, argazkiak egitera joan nintzen (gauza bera gertatu zitzaidan "airean doazen beste mundu" batzuekin ere: San Anton zubiaren muturrean zeuden Bilbo Zaharreko etxeekin edo Ideales zinemekin, esate baterako).
Egia da esan nuena: emakume bat etorri eta sekulako historia kontatu zidan. Eta, besteak beste, hitz horiek esan zizkidan: mundu bat doa airean.
Hau zen Boluetako Santa Ana fabrika, erabat bota baino lehen.
Lehen...
Eta orain.
"Hemen jaio nintzen, fabrikan bertan. Orain zelan kontatuko dut hori, etxerik eta fabrikarik ez badago?
---------------------------------------------------------
Oharra: Goiko testu xume hori lehengo astetik daukat idatzita. Testu hori argitaratzeko asmoa nuen, beste barik, baina atzo hunkituta oheratu nintzen, Larrabetzuko hiru gazteren heriotzaren albistearekin. Horren berri izan nuenean, gogoa sartu zitzaidan eurei idazteko blog honetan, hunkiduratik. Baina ez, holakoetan askoz ere gehiago esaten baitu isiltasunak. Goiko testu eta argazkiek ez dute inongo zerikusirik atzoko istripuarekin, baina gazte horiei eskaintzen diet, eurekin ere mundu bat joan zelako airean.
Oso ondo adierazi duzu edade bateko bilbotarren sentipenak: "Mundu bat doa airera". Hurrengoak Olabeaga eta Zorrotzaurre izango dira, eta gero eta leku gehiago daukagu nolakoak ziren semeei kontatzeko.
Nik gero eta maitekiroago gordetzen ditut halako lekuen argazkiak; jadanik ikusiko ez dugun mundu batekoak.
http://www.flickr.com/photos/txanoduna/search/tags:industria/