Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Euskaltelen timoak

Euskaltelen timoak

gabiria 2006/02/13 11:31

Lagun batek eskutitz hau idatzi du Euskaltelera bidaltzeko. Ez dut aparteko azalpenik emango, eskutitzak dena azaltzen du eta.

"Bilbon, 2006ko otsailaren 13an

Arduradun hori:

Eskutitz honen bitartez nire kexua adierazi nahi dizut: duela urtebete zuen eskaintza bat jaso nuen, adieraziz bi urte baino gehiago neramatzala zuekin kontratupean eta, horregatik, asteburuetako dei guztiak doan izango nituela.

Zein izan da nire sorpresa, 2006ko urtarrileko faktura jaso eta ikusi dudanean ohi baino askoz ere garestiagoa izan dela. Orduan konturatu naiz asteburuetako deien doakotasun hori eten egin didazuela.

Uste dut zuen betebeharra zela abenduko fakturarekin batera ohar bat bidaltzea, adieraziz urtarriletik aurrera ez nuela izango doako deirik asteburuetan.

Horrexegatik, jakinarazi nahi dizut prest nagoela zor dizuedana ordaintzeko, baina ez ditudala ordainduko asteburuetan egin ditudan deiak, eta gauza bera gertatuko dela otsaileko lehen bi asteburuetan egindako deiekin. Izan ere, nik ez nituzke dei horiek egingo, jakin izan banu ordaindu egin beharko nituzkeela.

Beraz, espero dut beste faktura bat bidaliko didazuela, zuzenketekin. Bien bitartean, bankuan atzera bota dut urtarrileko fakturan adierazitako diru-kopurua. Erabakitzen duzuenaren arabera, neuk ere erabakiko dut zuen zerbitzutik baja hartu ala ez.

Adeitasunez,"

etiketak: Hara-honakoak
asier
asier dio:
2006/02/13 13:50

Ondo egina. Telefonia enpresa hauek bezeroa zoratu eta adarra jotzea hartu dute helburu. Eta "produktu" hauek eskaintzeko erabiltzen duten bidea? Talefonoz deituaz inorenean sartzekoa... Ez duzula nahi ezer eta ekin euren berriketari oraindik ere...

Behin lagun bati deitu zioten eta "¿Le llamo a usted en buen momento? ¿Podría atenderme?" eta besteak asto-asto "Pues estaba ahora echando un polvazo..." erantzun eta eskegi egin zien.

Egunen batean niri Euskadiko kutxarekin gertatu zitzaidana kontatuko dizut, Julen, a ere ederto salatzeko modukoa da-eta.

asel
asel dio:
2006/02/20 16:26

zorte ona opa diet. iaz antzeko zeozer gertatu zitzaigun atzerrira deitzeko tarifa bereziekin. informazioa eskatzerakoan, ziurtatu ziguten Europa osorako balio zuela, eta jakina, Poloniarako ere bai. emaztea poloniarra izanik, hori zen gure interes bakarra. zelako ezustea poloniara egindako dei guztiak aparte kobratu zizkigutela ikusterakoan! Hainba kexa agertu ondoren, zuzenean zuzendaritzari idatzi nion antzeko eskutitza, eta azkenean txintxo-txintxo itzuli ziguten diru hori eta bertan behera utzi zerbitzua, polonia kanpo egonda (antza, ez dira europa) ez zelako gure interesekoa. borroka egin, eta azkenean arrazoia emango dizute. holako sasi-informazioak askotan erabiltzen dituzte, eta kaxatu ezean, poltsikoara doakien dirua... gero elkarri pasatu patata beroa, edo hemen ez genizun informazio hori eman, edo dena delakoren bat... garrantzitsua da, zoritxarrez, telefonoz kexa egiterakoan hartzen gaituen pertsonaren izena ondo apuntatzea, erantzulea nor den argi izateko.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.