Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Koldo Izagirre Santutxun (Bilbo)

Koldo Izagirre Santutxun (Bilbo)

gabiria 2006/01/25 08:00

Gaur, 20:00etan, Koldo Izagirre izango dugu Santutxun, Sua nahi, Mr. Churchill? (Susa) narrazio-bildumari buruz berbetan.

Egilearekin lau berba egiteko aukera paregabea eta Bilbo inguruan literaturaz gozatzeko modu ezin hobea.

Ordua: 20:00
Lekua: AEKren euskaltegia, Txurdinagan
Kalea: Arbidea 21

Galdu barik heltzeko mapa eta argibideak:

(Hurbildu mapa + teklari emanez, edo urrundu - teklarekin. Egin klik txintxeten gainean, Irakurlearen Tartera heltzeko jarraitu behar duzun ibilbidea ikusteko)

Metroz joanez gero, irten Santutxun, Zabalbideko irteeratik. Kalean gora egin, errepide nagusira heldu arte. Errepidea zeharkatu (goian, zebrabidea; behean, lurpeko pasagunea), eskailera batzuk igo eta Txurdinagan agertuko zarete. Lehenengo kalea eskumatarantz hartu, aldats behera. Hantxe bertan dago, parke baten ondoan, AEKren euskaltegia.

etiketak: Deialdiak
Karrjua
Karrjua dio:
2006/01/27 04:54

Elegante egon zen kontua. Luma asko berton eta Koldok leziotxua ere eman zuen. Zerbait ikasi ote dute gure lumok?

patxi  lurra
patxi lurra dio:
2006/01/27 21:02

Mac Arrovskirenean irakurri dot kronikea. Aizu, Julen, hori ikusmina! VIP-ak eta dana. Pena izugarria egon ez izana, hurrengoaren zain geldituko naz.

Proposamena: Juanjo Olasagarre ekarteko asmoa? Volgako Batelaria izan arren...

Blolegario
Blolegario dio:
2006/01/27 11:45

Bloga-Bloga-Marinela-n (hemen)eta gaurko GARAn berbaldiaren kronika irakurgai

Karrajua
Karrajua dio:
2006/01/28 04:20

Hemen daukazue hurrengoaren berri.

Julen
Julen dio:
2006/01/28 01:41

Hurrengoa Juan Kruz Igerabide izango da, otsailaren 22an, "Hauts bihurtu zineten" (Alberdania) liburuarekin.

Martxotik aurrerakoen berri ez daukat oraindik, baina proposamenak jasotzen ari gara eta denak hartuko ditugu kontuan.

asapala
asapala dio:
2006/02/01 23:48

Hemen erretratuak

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.