Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Lander Garroren bloga

Lander Garroren bloga

gabiria 2006/01/03 10:02

Beste idazle bat gehiago pasatu da blogintzara: Lander Garro. Atzo lagun batzuei bidalitako mezu batean jakinarazi zigunez, "ikusita blog-ak elkar komunikatzeko tresna bilakatu direla, eta naizenez tipo bat banitate izugarria duena, eta, beraz, bere gogoetak plazaratzeko lotsa gutxi duena, blog propioa egitea erabaki dut".

Hasi ere, indartsu hasi da idazle eta kazetari oreretarra, Izuaren hitzak izeneko artikulu interesgarriarekin. Blogaren izenburua bera ere ez da makala: "Eta garro nago!" deitu dio, nahiz eta aitortu duen ez dela berak asmatua.

Garro ez da isilik egotekoa, eta ederto astinduko ditu bazterrak. Animo Lander!

etiketak: Hara-honakoak
Magabila
Magabila dio:
2006/01/04 13:06

http://donostialdetik.blogspot.com

Beste hondar-ale txiki bat euskal blogosferan

ptx
ptx dio:
2006/01/03 15:13

Niri iruditzen zait, idazle eta zutabegileentzat, entrenamendurako pista aproposa izan daitekela bloga. Batetik, blogean pistak hartu daitezke, eman daitezke... nondik jo, zelan jo.

Iruditzen zait, idaztea bera ekintza erraza eta zaila dela aldi berean. Eta gurean, nerabezarotik idazle arora azkar pasatzen da jendea, jendeak inon ezer publikatu barik, paperean publikatzen ditut bere lehenengo berba inprimatuak.

Lehenago literatur aldizkariak, fantzineak, auzoko panfletoak, ikasle garaiko manifestuak argitaratzen ziren, offset-ean, fotokopietan, eta batzutan baita inprentan ere....

Orain ordea, blogak ditugu, zorionez. Eta entrenatzeko pistak iruditzen zaizkit. Txandala jantzi, zapatilak lotu eta bueltaka ibili gaitezke batetik bestera. Batzutan inora ez heltzeko, baina askotan muga ere ikusten da.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.