Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Lutxo Egia Santutxun (Bilbo)

Lutxo Egia Santutxun (Bilbo)

gabiria 2005/12/12 11:43

Asteazken honetan, 20:00etan, Lutxo Egia izango dugu Santutxun, Ezker hanka falta zuen (Susa) ipuin-liburuari buruz berbetan.

Egilearekin lau berba egiteko aukera paregabea eta Bilbo inguruan literaturaz gozatzeko modu ezin hobea.

Ordua: 20:00
Lekua: AEKren euskaltegia, Txurdinagan
Kalea: Arbidea 21

Galdu barik heltzeko mapa eta argibideak:

(Hurbildu mapa + teklari emanez, edo urrundu - teklarekin. Egin klik txintxeten gainean, Irakurlearen Tartera heltzeko jarraitu behar duzun ibilbidea ikusteko)

Metroz joanez gero, irten Santutxun, Zabalbideko irteeratik. Kalean gora egin, errepide nagusira heldu arte. Errepidea zeharkatu (goian, zebrabidea; behean, lurpeko pasagunea), eskailera batzuk igo eta Txurdinagan agertuko zarete. Lehenengo kalea eskumatarantz hartu, aldats behera. Hantxe bertan dago, parke baten ondoan, AEKren euskaltegia.

etiketak: Deialdiak
patxi  lurra
patxi lurra dio:
2006/01/01 23:50

Da ze eingo dau Lutxok Santutxun ahuntz bategaz?

Billar partida bat?

patxi  lurra
patxi lurra dio:
2005/12/30 10:17

Merezimendu osoz, Lutxok irabazi dau 2005eko Santutxuko Ahuntza Saria. Zoridxonak eta urte barri on!

mats
mats dio:
2005/12/30 14:57

Da ze eingo dau Lutxok Santutxun ahuntz bategaz?

Julen
Julen dio:
2005/12/15 10:13

Aupa Peru,

aspaldiko! Bai, ederto egon ginan berbetan Puri eta biok, luze ganera. Ez deko meritu makala eskolako eta etxeko bitxuok egunero aguantetan!

Jakin dot entregau barri dozula zure liburue. Gogoz nau leiduteko. Zu be eroan beharko zaitugu Santutxura, ezta? Animo Peru! besarkada bat, ta holakoren baten etorri Larrabetzura, demontre!

peru
peru dio:
2005/12/16 13:11

bueno, baina oin ya ni ez nauko etxien, eta anaixie be (laster dator baina) kanpuen ibili da azkenaldixen. uste dot guri toketan jakuzen bronkak aitari bota dotzazela. tipo "ordenau zure gelie!", eta bestiek "...baina nire gelie zure gelie be bada ta!".

enfin.

bai, entregau dot. nehiko gustora. saiatu naz lar ez ittoten liburue idatzi ta gero, bizixe mantendu daixen. ez dakit ba zelan jungo dan. eta bai, inbitau ezkero zelan ez naz jungo satutxure? larrabetzure be holakoren baten.

bueno ba Julen, ondo ibili eta laster arte

peru
peru dio:
2005/12/14 17:29

aupa ju,

atzo purigaz egon omen zinen, nire amagaz, ezta? esan eustan, zelako mutil majue. klaro, nire lagunek ze uste dozu diezela ba!? bota notzen.

ondo ostantzien, ezta? aupa ba, ondo segidu peru

patxi lurra
patxi lurra dio:
2005/12/12 20:15

Kuriosoa liburua. Erdi poesia, erdi ipuina. Eguaztenean egongo gaituk, Julen.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.