Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Baratzea ernatu da

Baratzea ernatu da

gabiria 2005/11/17 10:34

2004ko azaroaren 13an artikulu bat idatzi nuen Berrian, Sorgintxulo gaztetxea bisitatu osteko inpresioekin.

Gero, gauza jakina da, itxi egin zuten, eta beste hau idatzi nuen blogean.

Amorrutik idatzita zegoen lehenengoa, esperantzatik bigarrena.

Orain, gehiago esperantzatik amorrutik baino, "Ametsen baratza" liburua argitaratuko dute Sorgintxuloko gazteek, Elea argitaletxearekin. Horren arduradun ibili dira Josu Martinez, Alain M. Urrutia eta Adur Larrea, eta liburuaren azala Jose Luis Zumeta pintore handiak egin du. Sorgintxuloko lorea ebaki zuten lekuan baratze osoa ernatu da orain.

Azala polita iruditu bazaizue, barrukoa ere ez da makala: 41 idazlek eta beste hainbeste marrazkilarik hartu dute parte. Azken horien zerrenda osoa ez daukat, baina idazleak nortzuk diren aurreratzeko moduan nago.

Hona zerrenda: Itxaro Borda, Asel Luzarraga, Gotzon Barandiaran, Karmele Jaio, Joan Mari Irigoien, Paddy Rekalde, Pako Aristi, Tere Irastorza, Patxi Zubizarreta, Unai Elorriaga, Bertol Arrieta, Amets Arzallus, Javi Cillero, Uxue Alberdi, Felipe Juaristi, Goizalde Landabaso, Iban Zaldua, Xabier Mendiguren, Arantxa Iturbe, Lutxo Egia, Xabi Borda, Julen Gabiria, Maddalen Lujanbio, Gerardo Markuleta, Ixiar Rozas, Mikel Taberna, Asier Serrano, Lander Garro, Fernando Morillo, Juanra Madariaga, Miren Agur Meabe, Harkaitz Cano, Mikel Peruarena, Eneko Bidegain, Castillo Suarez, Juan Luis Zabala, Kirmen Uribe, Aritz Gorrotxategi, Edu Zelaieta, Eider Rodriguez eta Urtzi Urrutikoetxea.

Liburuaren aurkezpena hurrengo asteazkenean izango da, hilaren 23an, 11:00etan, Santutxuko Karmelo plazan. Gonbidatuta zaudete.

etiketak: Hara-honakoak
Josu
Josu dio:
2005/11/17 13:06

pubikoki esan beharko,

eskerrik asko julenzian kamarada pubizitateagatik eta liburuaren osaketan eskaini deuskuzun laguntza inmensoarengatik.

Bestalde, aste honetako Matrakak ere atera du notizia: http://www.matraka.info/erreportaia.php

eta Berrian ere, urri partean atera zen zer edo zer.

http://www.berria.info/hemeroteka/ikusteko.php?pdfikusi=BERRIA/y2005/m09/d20050906/p041_kultura.pdf

adurtzio
adurtzio dio:
2005/12/24 14:41

salamalikum! hiri eskerrak eta goraintziak! jagon eta sarri artio!

patxi lurra
patxi lurra dio:
2005/11/20 12:05

AHED-en be pasa dan urrian Bilbon ez da protestatzen? Bai zera!

Iker
Iker dio:
2005/11/18 18:25

Berton-en be agertu zan liburuaren barri. Josu: ez ahaztu auzokoak! Bi lotura: http://www.topagunea.org/artikuluak/index.php?aukera=ikusi&komunikabidekodea=93&sailakodea=837&zenbakia=80&artikulukodea=1738 http://www.asapala.org

"sorginen txulotik"
"sorginen txulotik" dio:
2005/11/17 13:56

Ideia ederra da eta azala ere oso ederra Zumetak egin dizuena. Dena den, espero dut esan duzun guztia maitekiro aterata izatea, Josu, eta ez pubikoki..

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.