Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Komuneko liburutegia

Komuneko liburutegia

gabiria 2005/11/15 09:21

Nire esku balego nire etxea nire gustura diseinatzea, duda barik komunean apalak jarriko nituzke, akristalatuak (humedaderik ez larregi sartzeko), eta apalotan liburuak.

Tronoaren parean, atriltxo bat disimuluan, nonbaiten engantxatuta, indarkuntzan zabiltzanean liburuari eutsi beharrik ez izateko.

Eta komunean, esandako moduan, liburuak. Baina liburuak, komunerako egokiak direnak bakarrik. Gauza jakina baita liburu guztiek ez dutela balio komunerako, baina komunerako balio duten gehienek balio dutela beste lekuetarako, oherako edo sofarako, adibidez. Atal laburrez osatutako liburuak izan behar dute, bestela akabo.

Besteak beste, apal akristalatu horietako batean izango nuke Xabier Mendigurenen "Egunen harian" (Elea). Oso ona da komunerako! Oherako eta sofarako ere bai, baina komunerako itzela, Galeano, Sarrionandia batzuk eta Txiliku izan daitezkeen moduan.

Bost minutuko komun-jardunean ti-ta, konturatu naiz Mendigreenek blogean idatzitako artikuluek, orain paperean jarrita eta urtebeteko distantziarekin, ez dutela indarrik galduko denborarekin: alderantziz, handitu egingo zaie indarra eta balioa.

Serio kalibratzen hasi beharko da, bai, komunean apalak jartzearen ideia hori.

etiketak: Hara-honakoak
leire
leire dio:
2005/11/15 16:07

Nik ere baditut komunean irakurtzeko liburuak, eta komunean irakurritako batzuk ere bai. Azkueren "Euskalerriaren yakintza I", adibidez. Poesia ere oso egokia da. Baita hiztegiak ere (niri hiztegiak irakurtzea gustatzen zait!. Zenbait artikulu ere aproposak

Jendeak barre egin izan dit beti holakorik kontatu izan diodanean. Orain esan dezaket saridun idazleen ere zaletasuna ere badela!

mahen
mahen dio:
2005/11/15 21:22

Nik apalak baditut, kristalezkoak gainera, eta irakurtzeko alez beterik;

“No exponer a más de 50º” “PH neutro” “Reafirma, rejuvenece, realza, re .dana.

Atal laburreko idatziak direz hauek, aproposak ezta?

Ala ere beti zeozer hartzen dot komunera joateko, baina nire exigentzia, larritasunaren arabera mugitzen da; zenbat eta larriau, denbora gitxiau zeozer aukeratzeko, kalitatearen garrantzia behera.

Kulturarako ezin hobea da komuna, idazleek irakurtzeko dinozue, baina edozein musikari esango deutzue eskusue dala etxeko akustikarik hoberena dekon gela.

Baita inspirazio iturria da askotan, ezagutzen dut irola baten abestiren bat idatzi duen idazlerik, zeuk be Julen...

Bultza dezagun hametik komunaren alde kulturala, defenda dezagun eskusuaren inspirazio potentziala, gehi gaitezen IROLARIAK!!!!

Jozulin
Jozulin dio:
2005/11/15 17:29

Ba nik edozer irakurri behar dut komunean, txanpu potoen atzekaldeak ere, ezer hoberik ez badut. Normalean aldizkariz beteta izaten dut bideta eta , aldizka, libururen bat ere badut. Asteotan, adibidez, Ambrose Bierce-ren "El diccionario del diablo" darabilt. Lastima, erosi ondoren enterau nintzen euskaraz argitaratu dutela. Hau guztia komuneko lanak egiteko arazorik ez baduzu, bestela El Correo Español edota El mundo egunkariak dira egokienak...Lagundu egiten dute.

Sligo
Sligo dio:
2005/12/13 20:24

Komuneko liburutegian Berria egunkaria dut. Eta batzuetan irakurtzeko erabiltzen dut...

jolaus
jolaus dio:
2005/12/12 11:08

Jabi, kontutan izanik etxean wi-fia duzula hemen duzu Olentzerori aurtengorako eskatu behar diozuna. Honekin munduko geek guztien artean geekena bihurtuko zara!

Jabi
Jabi dio:
2005/11/18 13:37

Etxean Wi-Fia daukadanetik blogak ERE irakurtzen ditut komunean, aldizkari ilustratuez gain. Izan ere, Letek esan zuenez, hor ere ilustratzen gara eta... Itxaron une bat... Joe! papera amaitu zait. Pantailarekin garbitu beharko.

arraroa ni ote?
arraroa ni ote? dio:
2005/11/18 00:10

Egia esan, nahiko harrituta utzi naute zuen erantzunek. Txanpuetako letrak eta tontokeria horiek irakurri izan ditut nozbait, baina ez al dakizue komuna kaka egiteko dela? ni behintzat zuzen-zuzen joaten naiz zereginak egitera!

Patxi
Patxi dio:
2005/11/17 01:43

Ba ni Jozulin bezelaxe. Besterik ezean, txanpu poteen atzekaldea, eta antzekoak.

Azkenaldi honetan dauzkat:

  • Muy interesante aldizkaria, hiruzpalau ale. - Zumarragako trikitixari buruzko liburua, Antziñe Mendizabalek idatzia - Joxeantonio Ormazabalen Antonio Bolas liburua...

Eta gaur lagun batek bidali didan ipuia, frexko frexkoa.

Ez, ez ditut ordubeteko saioak egiten komunean. Ze ari zineten pentsatzen?

_

gorka
gorka dio:
2005/11/17 01:14

Ondo legoke gainera komuneko zeregin bakoitzerako literatura mota bat edukitzea: aforismoak hortzak garbitzeko, ipuinak tronorako...

maite
maite dio:
2005/11/16 23:27

Komunetako irakurle praktikantea naiz ni ere. Baina ez edozein komunetakoa. Ezin naiz edozein komunetan lasai jarri. Ezin dut. Jartzekotan txukuna behar du izan komunak. Eta jarrita ere, ez naiz edozeinetan egonean gozatzen irakurtzeko kapaz. Etxeko komunean, ostera, mundial egoten da. Baina komun horretan ez da libururik pilatzen, handik bueltaka ibili arren. Iraupen laburreko paperak, ostera, bai, sarritan pilatzen dira: periodikoak aldizkariak, fotokopiatutako artikulu edo elkarrizketak Mendigureni Berriako blogtekan paratutako orrialde bat, "Luma berrien eleak" aldizkarian Iker Zalduak Gabiriari egindako elkarrizketa bat eta Argiako Atxagaren "Laguna" artikuluaren fotokopia ikusten ditut, besteak beste, oraintxe bertan. Eta irakurritakoan ez ditut komuntzulotik behera botako. Etxeko komuna irakurgela dela esango nuke, ez liburu biltegia. Komunera batek

Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2005/11/16 00:49

Bada nik galdu egin dut ohitura komunean irakurtzeko. Azkenengoz hotel batean izango zen, hoteletako kriseilu horiek ipurtargiak baino eskasagoak izaten baitira. Txikitan bai, banuen joera, baina asko ginenez familian, beti zegoen baten bat estu, txanda eske. Eta horrela, ezin. Komunean irakurtzekotan, lasai irakurri behar da. Beraz, zorte ona opa dizut, Julen, apalak-eta aukeratzerakoan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.