Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Hamaika Lauaxeta

Hamaika Lauaxeta

gabiria 2005/11/09 09:51

Atzo Ehungarrenean hamaika kontzertua izan genuen Bilboko Arriaga Antzokian.

Lehendik ere, Joxek, Etiamek, Marijok eta Mikelek idatzi dute kontzertu honi buruz, eta ez naiz batere originala izango: asko gustatu zitzaidan.

Kontzertua, bere osotasunean, ederra izan zen: tarterik gabekoa, aurkezpen eta azalpenik gabekoa, arina eta estilo ugarikoa. Ezin aipatu gabe utzi, beste alde batetik, Argia Gardeazabal aktoreak egin zuen antzezpen sentitu eta hunkigarria, Edorta Jimenezen testuetan oinarrituta (kontzertuaren amaieran, Edorta bera ere oholtzara igo zen).

Kantariak, berriz, hamaika bider esan den moduan, hamaika izan ziren: Gari, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda (kontzertu osoan presente dago, baina abesti bat ere badauka), Jabier Muguruza, Txuma Murugarren, Francis Díez, Xabier Montoia, Anje Duhalde, Xabi Strubell eta Petti.

Kantarien artean, sei nabarmenduko nituzke:

  • Eñaut Elorrieta: ezin hobeto asmatu duelako ukitu indartsua ematen Antton Valverdek hain ezagun egin zuen "Dana emon biar yako..." horri. Zaila da hain errotuta dagoen melodia bat ahaztu eta berria sortzea, baina sekulako abestia lortu du, eta Eñaut bera ere guztiz inplikatzen da kontzertuan.
  • Petti: indarra, indarra eta indarra. Lehendik ere Berakoa maite genuenok, atzo sendotu egin genituen gure sinesmenak; ezagutzen ez zutenek, flipatu egin zuten. Arriagan zegoen atsoren batek sustoa ere hartuko zuen, ordea, "non sartu naiz?" galdezka.
  • Xabi Strubell: ez nuen ezagutzen, eta kristoren sorpresa hartu nuen. Oso abesti goxoa egin du, iradokitzailea, eta abesteko eta interpretatzeko duen modua ere erakargarria da oso. Itzela bere gitarra.
  • Txuma Murugarren: kantu poperoa, ederra, bere estiloan. Txuma kalitatearen seinalea da niretzat.
  • Xabier Montoia: lotsati antzean, arin egin zuen alde eszenatokitik, txaloei itxaron barik. Itzelezko ahotsarekin, itzelezko presentziarekin.
  • Rafa Rueda: mozkorraren goxoa erakusten duen abesti bizizale bat musikatu du, eta kantu bizizalea irten zaio, sartuta geratzen den melodia horietako batekin. Kontzertu osoan ere, Rafa bikain egon zen.

Nik ere pena dut, bestalde, neskarik egon ez izana kantarien artean. Anari bota nuen faltan, eta gero, eskaileretan ikusi bainuen, Aiora Renteriaren falta ere sumatu nuen. Adibidez.

Eta, azkenik, grazia egin zidan gauza bat: Arriaga antzokia atsoz eta agurez beteta zegoen. Alderdiak, Lauaxetaren kontu honekin puztuta, buzoneo kanpaina gogorra egin du, antza, eta gonbidapenak ere barra-barra banatu ziren atzoko kontzerturako, bati baino gehiagori entzun bainion bera "ere" gonbidapenarekin zetorrela. Barregarria zen ikustea andre horiek burua ezker-eskuin mugitzen, María Ostizen kontzertu batean baleude bezala, "Un pueblo es, un pueblo es, un pueblo eeeees...". Batzuek ez zuten burua hainbeste erritmoz mugitu, Jose Antonio Agirrek mitina eman zuenetik Abandon, treintaixeixean.

Guztiarekin ere, gozatu egin nuen atzokoarekin, eta talde handi honen beste emanaldiren batera joateko gogoa piztu zitzaidan: Durangon emango dutenera, adibidez.

etiketak: Musika
Julen
Julen dio:
2005/11/09 23:38

Baina harira, Patxi:

Zalapartaren ostean, gustau jatzun kontzertua, bai ala ez?

Baiezkoan nago, irribarreak salatzen zinduzan ;-)

alderdikide
alderdikide dio:
2005/11/09 18:41

Alderdia, alderdia diozu... eta nok egiten dau gehiau aberriaren alde ba?

Interneten be, ondo zabaldu dau alderdiak informaziñoa.... http://www.eaj-pnv.com/eu/noticias_des.asp?id_contenido=9465

Gero, hau eta beste esango dabe, baina gu, gu Euzkadin alde, beti lanean....

ehungarrenean, hamaikatxo lan egin ostean

Estebe gurea, zeruan zarana....

ptx
ptx dio:
2005/11/09 18:35

Jode Julen, ez aipatu alderdia. Ze gure alderdia gauza asko egiten dabil Euzkadiren alde! azken batean Lauaxeta be alderdikidea zan, besteak bezalakoa. Ertzaina berba be, esaterako, berak asmatutakoa zan... eta oin ea botako badoguz zure bila, zure herriko beste batzuen bila joan diren moduan.

"Alteracion del orden publico" salaketa bategaz, "rojo separatista" bihurtzen zabiz eta...

Igual fusilatzera be bardin bardin....

Alderdia ezin da aitatu be egin, ostantzean subentziño barik geratuko da zuk ordezkatzen dozun elkartea, edo enpresa, edo dana dalakoa....

Alderdia, ze gauza handia.

Barinatxe
Barinatxe dio:
2005/11/09 16:52

gogor xamar zabilz aspaldion Alderdiagaz, eztenkadak eztenkada, baina Lauaxeta zaharron erreferente izan zan gazteagoak ziranean, esaterako Basaujaun ezizenaz idazten idazlearena, zure herrikoa.

Edzoein modutan laster duzu Amorebietan

deunoro
deunoro dio:
2005/11/10 14:42

Pregunta bat (edo itauna, Lauaxetak legetxe).Hau dana ez jatzue apur bat mediokrea irudituten? Eta dana dinot: montajea bera (bakarren batzuk baie ez jatazan gusta), inguruko guztia (omenaldiak etb),gure komentarioak... Eta dana dinot. Ez dozue pentsetan hemen fazilegi parkatuten dogula? Ez gara zorrotzagoak kanpoko hainbeste gauzakaz?

peru
peru dio:
2005/11/10 12:16

ei, julen, atzo nun galdetzen dostan matxalintxok (léase maialenek) ia ezagutzen dodan julen gabiria, titular bile ibiltten dala ta hortik ziher. ke bueno.

ondo gabiz, ezta? ale pues, ondo segidu

axier
axier dio:
2005/11/17 21:13

Atso ta agureen presentziaz.... nire alboko eserlekuko andrak emanaldia amaitzean ez zuen ba "bravooooooo........bravisssimo" bota!

Arriagako jendetza osatzeko... datu horri nik gehituko niok Bizkaiko kultureta guztiak han zeudela. ;)

Portzierto, emanaldia, polita, ordubete ta piku musika entzuten gustura egoteko modukoa nahiz ta goiko partetan soinua nahiko txarra izan, abotska batezere.... baina orokorrean, besterik gabe. Itxura ta jarrera landuak, nola ez.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.