Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Durangoko txapa

Durangoko txapa

gabiria 2005/10/14 13:55

Subkontzientearen trikimailu horietako batean, hara zer argitaratu duen Garak gaur, Arrate Egaaren Kixmi elurpean liburu berriari buruzko albistean :

"Bi hilabete lehenago hasi da Durangoko txapa luzea liburu aurkezpenei dagokienez, eta atzo Elkarrek bi liburu batean aurkeztu behar izan zituen".

Hasieran pentsatu dut Josu Martinez Makarrovskia berriro hasi dela Garan lanean, udan bekadun egon ostean, eta makarrada bat egin duela beste behin ere.

Baina ez, oker txiki bat baino ez: txanpa behar zuen lekuan, kazetariari txapa irten zaio, konturatuta kultura ataletako kazetariei hurrengo bi hilabeteetan gainera etorriko zaien lana, entzun beharko dituzten azalpen beti antzekoak, egin beharko dituzten galdera beti berdinak, eta hori bi hilabetez, askotan kanaperik gabe.

Tira: kazetariek jasan beharko duten txaparen truke, ea irakurleok gozatzeko aukera dugun udazken honetako uztarekin. Ahoa urtzen hasteko, irakurri atzo Pipik Berrian argitaratu zuen artikulua, Durangorako datozen liburuen aurrerapenarekin.

etiketak: Hara-honakoak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.