Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Idazle unibertsalak

Idazle unibertsalak

gabiria 2005/10/06 12:48

Zer da idazle unibertsal bat? Zer egin behar da horretarako? Esate baterako, Azkunaren laguna izan? Izan ere, dirudienez, horrek puntu asko ematen ditu unibertsaltasuna lortzeko orduan, ikusi bestela aurrekoan aurkitu nuen testua, Bilboko pertsonaia ilustreei buruz:

Simón Bolivar (1783-1830), político
Diego López de Haro (Siglo XIII), fundador de Bilbao
María Díaz de Haro (Siglo XIII), fundadora de Bilbao
Rafael Moreno Aranzadi (Pichichi) (1892-1922), futbolista
Leonardo Torres Quevedo (1852-1936), ingeniero e inventor
Miguel de Unamuno (1864-1936), escritor universal
Blas de Otero (1916-1980), poeta
Ricardo Bastida (1879-1953), arquitecto
José Domingo Mazarredo (1745-1812), almirante y científico
Juan Crisóstomo Arriaga (1806-1826), músico
Casilda Iturrizar (1886-1900), benefactora
Enrique Areilza, (1860-1926), médico
Eduardo Victoria de Lecea (1835-1907), Alcalde y Senador
Gabriel Aresti (1933-1975), poeta

Zerrendak eztabaida bat baino gehiagorako eman dezake, baina nire zalantza beste alde batetik doa: noiz hartu ditzakegu idazleak unibertsaltzat? eta zergatik, ze irizpideren arabera? Eta, edozelan ere, ez ote dira askoz ere unibertsalagoak idazle horien obrak, idazleak baino?

etiketak: Hara-honakoak
Auzokidea
Auzokidea dio:
2005/10/07 20:04

Unibertsalak? Ez dut sekula ondo ulertu unibertsaltasuna: literatura unibertsala, idazle unibertsala, miss unibertsala, mister unibertsala,... Ez da zuzenagoa mundiala esatea? Gainera euskaraz izena aberatsagoa izango litzateke: idazle mundiala, literatura mundiala,neska edo mutil puska mundiala.

Unibertsaltasuna gizakiaren handinaiaren erakusgarria da bakarrik. Beti mugak gainditu nahia eta gurea ez dena gureganatu nahia. Inperialismoaren beste adierazle bat?

Ez zait bidezkoa iruditzen! Zerrendan ez daude denak! Noizko Azkuna Bilboko ilustreen zerrendan? ;-)

leire
leire dio:
2005/10/07 13:08

Baina, noiztik da Simon Bolivar bilbotarra? Caracasen jaio zen, barren! Eta, zer da "benefactora" izatea? Ni ere Jozulinekin nago: onena "Fundador de Bilbao universal" dela. Portzierto, oraindik existitzen da "Fundador" coñaca?

maratoian
maratoian dio:
2005/10/06 20:14

zer den idazle unibertsala? unibertsoko edozein izarretaraino bere hitzekin heltzeko gai dena, niri zirrararen bat eragin ostean, noski.

gorka
gorka dio:
2005/10/07 17:00

Gai zaila unibertsaltasunarena... Hala ere, besteei poeta, benefactor eta antzekoak jarrita Unamunori universal hori lotzearekin astronauta tankera eman diote beste ezer baino gehiago.

PD: Alienigena bat etortzea gustatuko litzaidake, unibertsoa benetan ezagutu duena. Guk hemen egin duguna baino barre gehiago egingo luke bilbainada honetaz...

asel
asel dio:
2005/10/07 14:36

Nik beste kategoria unibertsala sortu gura dot: pasota unibertsala. Ez dakit zer ein behar dan zerrendatan agertuteko, ze ganera paso eiten dot... :-D

Jozulin
Jozulin dio:
2005/10/06 17:08

Ez da hain zaila unibertsala izatea, nik uste; baldintza bi bete behar dira aurretik, ordea: lehenengoa idazlea izatea eta bigarrena espainolez idaztearen militantea izatea. Espainolez idaztea ere ez da nahikoa, begira bestela gure Blas de Otero gizajoa, “poeta” baino ez da. Hori idazlea izanda, ze, klaro, zailago daukate zerrendako beste ofizioetakoek. Begira Arriaga, musikoa da baina ez unibertsala, zortzikoak baino ez zituen konposatuko? Demagun, adibidez, “Alcalde y Senador universal” izan nahi duzula... zer egin behar duzu? “Almirante” eta “benefactor universal” izateko errezago daukazu. Dena den, niri ilusiorik handiena egingo lidake “Fundador de Bilbao universal ” izatea.

patxi lurra
patxi lurra dio:
2005/10/06 16:34

Ufa! Kontu hau neure faboritoenetakoa da.

Batzuk oso argi deukie: "Unibertsal" / "munduko uritarra" vs. "Tokian tokiko" / "nazionalista". Bildur nago talde batean edo bestean sartzeko erizpideak politikoak direla. Eta Azkuna jauna, nahiz eta EAJkidea izan, konplexuz beteta dabilen hankabikoa dala emoten dau, eta euskaradunak nekez joko ditu "unibertsaltzat", adibidez. Zergaitik Unamuno bai eta Aresti ez?

Suposatzen da nazinoartean izandako oihartzunaren arabera erabili behar izango genduala unibertsaltasunaren kontzeptua, baina oihartzun hori zeren araberakoa da? That is the question. Dan Brown eta David Bisbalek zergaitik deukie tamaina horretako zabalkundea?

Zorionez, Bernardo Atxaga moduko idazle "tribala"k (Savater jaun zuriaren arabera) Baskistanetik kanpo eragin ederra deuko, geure hizkuntza gitxitu eta "tribala"ren moduko mintzairaduna izanda. Eta Montxo Armendariz-eri esker, are unibertsalago bilakatuko da. Bejondeiola! (Atxagazalea naz eta).

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.