Bertsolaritzaren historia berrogeiko txikian
Bertsolari aldizkariaren harpideduna naiz lehenengo zenbakitik, eta pozik nago: argi eta garbi, gorantz egin du urteekin, hoberantz.
Gaur egun, oso aldizkari bisuala da, begietatik sartzen dena, eta hori eskertzekoa da bertsolaritza bezain jarduera estatikoan. Bestetik, argazkien pisu ederra albo batera utzita ere, aldizkariak jorratzen dituen gaiak berriak eta berritzaileak izaten dira gehienetan.
Baina azken zenbakiarekin sorpresa berezia hartu dut. Nik uste dut etorkizuneko idazle-kazetari-musikari-imitatzaile-showman baten lehen lantzat har daitekeela honako hau: curriculumean harrotasun osoz jartzeko moduko lehen lana dela iruditzen zait. Debut literarioa, nahi bada: seguruenik, isil-isilik pasatuko den liburuxka da, baina merezi duena: "Bertsolaritzaren historia berrogeiko txikian" deitzen da, eta, goiko estekan klik ez egiteko bezain alferra izan bazara, esan beharko dizut Josu Martinezek idatzi duela (orain bai, egin klik), Antton Olariagaren marrazkiekin.
Olegario Makarrovskiren lehenengo liburua, beraz. Biba zu, Josua!
josusss zenbat margarita eta ortentsia!!!
holango aitaponteko bategaz bertsolari-koa ez, ezpada Julenzian Gabirianoren biografia idatzi beharko dut lehen liburu, eskerrak emoten edo...