Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Tagzania, inbento ederra

Tagzania, inbento ederra

gabiria 2005/07/29 09:36

Oin dala astebete inguru, CodeSyntax enpresako lagunek Tagzania inbento barria plazaratu eben.

Irakurri nebazan tresna barriaren onurak, baina ez neban ondo ulertu, edo Ramonek denpora larregi kendu eustan gauza sinple hori ondo ulertzeko, ez dakit.

Atzo, Luistxoren mezu batek guztiz konbenzidu ninduen.

Eta sartu eta erregistrau, eta konturatu nintzan sekulako inbentoa dala. Del.icio.us famatuaren pare-parekoa, nik uste.

Lorik egin ezinda, ordenadorea ixiotu eta gustoko leku batzuk sartzen hasi nintzan munduko mapa horretan. Esate baterako, sartu neban lehenengoa Veneziako San Marco plaza izan zan.

Eta gero Irlandako gida osotzen hasi nintzan, apurka-apurka (oindino piloa falta jat), inork udan hara joan gura badau be.

Asike, atzo gabean, lorik egin ezinda nengoalako joan nintzan ordenadorera, eta ordenadorean ibili ostean lorik egin ezinda geratu nintzan, emozinoaren emozinoaz.

Zorionak CodeSyntax, artistak zarie.

etiketak: eibar
Luistxo
Luistxo dio:
2005/07/30 23:34

Eskerrik asko, Julen. Bisitatzen baduzu berriro nire mezu hori ikusiko duzu argazkian nagoela, atlasarekin. Globomundi bat ere agertzen da, baina ez da nirea, Peru semearena baizik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.