Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Bertsolari dantzaria

Bertsolari dantzaria

julen 2004/12/09 01:00

Bagenkian bertsolari idazleak dagozala, bertsolari marrazkilariak be bai, bertsolari musikariak... baina oin espezie barri bat sortu da bertsolaritza hibridoan: bertsolari dantzaria. Martxa honetan, ekitaldi multidisziplinarretarako hombre/mujer-orquesta bakarra kontratauko dabe, eta berak bakarrik egingo dau bertsotan (ofiziotan be bai: berak bota bertsoa eta berak erantzun -eta bera gaijartzaile-), dantzan eta txalapartan. Gainera, bertsolari horrek musika-taldea badauka (seguru badaukala), kontzertua be bai. Euskal kulturaren pack-a!

Martitzenean, Diario Vascon, Arturo Garcia izeneko kazetari-edo batek, perla hau idatzi eban:

"El Plateruena albergó por la mañana los bertsos de Lizaso, Iturriaga y Andoni Egaña, que registró una buena entrada de público. Ya por la noche llegó el proyecto musical que lidera Jon Maia, al frente de la Karidadeko Benta, aventura ecléctica en forma de fanfarria heterodoxa que presentó en directo los temas recogidos en su segundo disco Amore Amore.

Maia hizo ayer doblete porque también ha colaborado, en su faceta de dantzari, en el proyecto a dúo del txistulari Jose Ignazio Ansorena y el pianista Joserra Senperena, grabado en concierto el pasado agosto en Chillida Leku, donde ambos mezclan en directo música tradicional y jazz y que ayer repasaron también en compañía de Kirmen Uribe y Andoni Egaña, quienes aportaron bertsos y poemas."

Harrapazank! Hemen albistea osorik

etiketak: eibar
Gari
Gari dio:
2005/01/03 11:09

Aupa Julen!

Zorionak blog berriagatik.

Futbolari eta dantzariak ere izan dira historian, baina kasu honetan DV-ren laguntza beharrik gabe:

http://www.dantzan.com/Edukiak/futbolari

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.