Fermin Etxegoien Bilbon
Hurrengo astelehenean, 20:00etan, Fermin Etxegoien izango dugu Santutxun, Neurona eta Zeurona (Pamiela) saiakerari buruz berbetan.
Lan honek 2003ko Zelaia Saria lehiaketan aipamen berezia jaso zuen, epaimahaikoaren iritziz "hizkuntza hautatzearen auzia estetikaren ikuspegitik aztertuz, eta pertsonal eskarmentu eta gogoetan oinarriturik, ez-ohiko gogoeta-proposamen interesgarri, eraginkor eta ausarta egiten duelako".
Hizkuntza estetika bezala, hara hor Etxegoien oñatiarraren proposamen interesgarria, solasaldi sakon eta mamitsurako bidea emango diguna.
Ordua: 20:00
Lekua: AEKren euskaltegia, Txurdinagan
Kalea: Arbidea 21
Galdu barik heltzeko argibide txiki bat:
Metroz joanez gero, irten Santutxun, Zabalbideko irteeratik. Kalean gora egin, errepide nagusira heldu arte. Errepidea zeharkatu (goian, zebrabidea; behean, lurpeko pasagunea), eskailera batzuk igo eta Txurdinagan agertuko zarete. Lehenengo kalea eskumatarantz hartu, aldats behera. Hantxe bertan dago, parke baten ondoan, AEKren euskaltegia.
Desiatzen gaude Etxegoienen bloga irakurtzen hasteko.