Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Mezu subliminala

Mezu subliminala

gabiria 2005/06/23 08:23

Gaur irudi sinpatikoa ikusi dut Bilboko Plaza Eliptikoan.

Jakingo duzue Jose Antonio Agirre lehendakariaren estatua dagoela han, Ertzilla kalearen hasieran.

Bada, buruan neumatiko bat duela esnatu da. Ze pena aldean kamerarik ez izatea!

Urrunetik nentorrela, iruditu zait Agirrek pamela bat zuela, baina ez zen serioa. Gero pentsatu dut antzinako arrantzaleen kapera handi horietako bat zela, atzerantz jartzen zen horietakoa. Parean egon naizenean ikusi dut neumatikoa zela: haiek barreak, paretik pasatzen zen jendearenak!

Mozkorren batek jarriko zion akaso, baina igual oso zentzuduna den norbaitek.

Eta, horrela balitz, zer esan nahiko luke mezu subliminalak? Niri hiru aukera bururatu zaizkit:

a) Mitxelinak gainetik kendu behar dituztela.

b) Itotzear zegoen lehendakaria salbatzeko, norbaitek neumatikoa bota diola.

c) Gurpil hori aprobetxatu behar dutela, benetan aurrera egiteko.

etiketak: Hitz-korapiloak
Jozulin
Jozulin dio:
2005/06/23 15:44

Gurpil, gurpil, dezagun konponbidea hurbil. Hauxe da mezua, duda barik.

Julen
Julen dio:
2005/06/23 15:35

Kasuen la txota,

ba hain zuzen Sustatugaz gogoratu naz ikusi dodanean baina...

Luistxo
Luistxo dio:
2005/06/23 15:28

Bihar pasatu behar zarenean, kamera eroan. Eta, badaezpada, erruberea be bai. Sustatun atera behar dogu hori.

Patxi Lurra
Patxi Lurra dio:
2005/06/23 15:27

d) Lekeitioko edo Elantxobeko jaietan legez, neumatikoak flotagailuaren funtzinoa bete dezake, orain udan murgilduta (erdi itota) gabilzala.

Maybe, izan daiteke Jaiak 2005 saiaorako zeozer.

Bixente
Bixente dio:
2005/06/23 18:46

Sartu "Aguirre lehendakaria" Googlen eta ikusiko duzue zer ateratzen zaizuen lehen postuan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.