Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Camarón

gabiria 2005/06/22 08:29

Inork ez daki Zazpi Kaleak zeharkatzen dituen kantoi honek izena duela, eta are gutxiago, izen horren jabea, Julian Etxebarria "Camarón", nor zen.

Etxebarria euskal dantzen gaineko aditua zen, herrena hala ere, sekula arin-arin bat dantzatu gabea. Umezaroko trauma bat zegoen bere jakituriaren atzean: poliomielitisa pasatu ostean, eskumako hanka alfertuta geratu zitzaion, eta gainontzeko umeek, oraingoak bezain bullyingeroak baitziren, adarra jotzen zioten. Indarra hutsetik aterata, Camarón inor baino gorago heldu zen dantzen arloan, hainbeste ze Joxe Miel Barandiaran ere sarritan joaten baitzitzaion bisitan Atxurin zuen pisura, euskara eta euskal dantzak lotzen zituzten teoria harrigarriak ondu nahian. Hain zuzen ere, Barandiaranek proposatu zion Martin Ugalderi, "Hablando con los vascos" libururako, Etxebarria ere elkarrizketatzeko. Andoaindarrari ondo iruditu zitzaion ideia, baina, azkenean, Camaróni egindako elkarrizketa ez zen liburuan sartu: jakina denez, Pilota kalean jaiotako Pedro Arrupe jesuitak eta Etxebarriak ezin zuten elkar ikusi ere egin. Izan ere, Arrupe zen txikitan Camaróni "niño cojo, maricón y rojo" deitzen ziotenetako bat. Horren aurrean, urteak pasatu ostean, Etxebarriak Arrupe salatu zuen, esanez ez zekiela euskaraz eta, ondorioz, ez zeukala mailarik jesuiten jeneral izateko. Aipatzen ari garen liburuan, Arrupek berak aitortzen du: "en nuestra casa de Bilbao se hablaba vasco también; pero nosotros, mis hermanas y yo, y tal vez por un poco de pereza, no aprendimos sino unas palabras, desgraciadamente". Kontua da Arruperi horrelako amorrua eman ziola Etxebarriaren salaketak, jesuitak Martin Ugalderi agindu baitzion, ia mehatxuka, ez sartzeko Atxuriko herrena liburu hartan.

Camarón hil zenean, Arruperen erruz zuen fama txarragatik minduta, Atxuriko jendeak kale bat eskatu zion Udalari, jakituna omentzeko. Fama txarra areagotu nahian, Udalak kantoi bihurtu zuen Camarón. Baina txarto irten zitzaien: kantoi hau Zazpi Kaleetako edozein kale baino luzeagoa da. Ilunagoa, fama txarrekoagoa, baina luzeagoa.

etiketak: Bertan Bilbo
Iturri
Iturri dio:
2005/06/27 01:06

Polita da bai, Julen.

Camarón de la Isla 1992ko uztailaren 2an hil zen.

Bilboko Camarón noiz hil zen?

Patxi
Patxi dio:
2005/06/22 20:51

Bai istorio polita.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.