Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Arestitar eta sorgintxulotar guztiei

Arestitar eta sorgintxulotar guztiei

gabiria 2005/06/10 08:34

Ez neukan honen gainean blogean idazteko asmorik, baina pentsetan dot lagun pare bati, gitxienez horreeri, zor deutsiedala.

Kontua da atzo Zazpikale saria jaso nebala, Bilboko igazko liburu azokan "Han goitik itsasoa ikusten da" liburua izan ei zalako gehien saldu zana.

Eibartarrak zerrendan Leire Narbaizak emon eban sariaren barri, gogora ekarrita apirilaren 20an Azkunari bota neutsazanak. Besteak beste, Leirek hauxe esaten eban: "Eta sari hau ze da, alkatiari gauzak arpeira esatiagaittik? Beste diskursoren bat eukiko dozu prestauta, ezta? Kontau jasotakuan, bale?".

Ezin neban bestela egin: Leirek kontetako eskatzen badeust, nik kontau egin behar dot. Eta holantxe idatzi neban atzo Eibartarrak zerrendan:

Sano polita izan da: ez sariarena, hori txorrada bat da eta. Zoragarria izan da, ze, Azkunaren ekitaldian ez moduan, oingoan Jon Sanchez udaleko Kulturako zinegotzia euki dot alboan. Eta alboan eukite hori, txaparradea jausten jakon bitartean Jon Sanchezek inora ezin alde egitearen detaile hori, horixe izan da zoragarria. Ze, berez, nik guragoko neuke Azkuna bazan nire albokoa, baina Sanchez be ez da pieza makala, ez jauna!!

Jakin daizuen, Sanchez da igazko karnabalak suspendidu ebazan zinegotzia, PPren presinoakaitik. PPkoek inoen Txori Barrote konpartsaren karrozak ezin ebala urten desfilean, presoen argazkiak eroateagaitik: hori iraina zala demokratontzat eta betikoa. Azkenean, Sanchezek espainolen eskubideak babestu ebazan, klaro. Beste konparsek esan eben Txori Barrote ez bazan urtetan, eurak be ez zirala urtengo. Sanchez be piezatxoa dala, labur esanda.

Mahaian, beraz, hiru: Asier Muniategi (liburu azoken koordinadorea), Jon Sanchez zinegotzia, eta ni erdian.

Hasi da Asier eta berba ederrak esan ditu "Han goitik itsasoa ikusten da" liburua dala ta. Benetako berbak ganera, badakit-eta zer sentidu dauen liburua irakurtean.

Segiduan Jon Sanchez hasi da, eta itzelak esan ditu niri buruz (Azkunak "ese joven de Galdácano al que no conocía" esan eban gitxienez, disimulu barik; baina Sanchezek disimulu gehiago hartu dau, eta, seguruenik ezagutzen ez ninduan arren, berba potoloak bota ditu): "sekulako lana egiten dabil", "liburu zoragarria", "euskal literaturaren alde...", betiko tontakeriak. Eta ni, bien bitartean, neure kasa pentsetan: "ez berba lar egin, Sanchez, ze gero txaparradatxue jatortzu...", baina berba asko egin dau.

Esan neutsuen moduan, Sorgintxulokoei gura neutsien eskeini saria. Beste modu baten egin dot azkenean: eskerrak emon deutsiet euskal kulturaren eta euskal literaturaren alde isilpeko lana egiten dabenei, eurei esker lortzen doguz gero guk holako sariak, bidea eginda daukagulako. "Bidegileak" izenagaz ezagutu geinkez, edo "aitzindariak" edo ez dakit. Nik adjetibo barri bi proposatu dodaz:

Arestitarrak, batetik. Kontau dot Arestiren plaken inguruan Bilbon bizi izan diran gertakari estraño biak (eskerrik asko informazinoagaitik, Karmelo):

  • Arestiren jaiotetxean egoan oroimenezko plaka desagertu egin zan.
  • Bilboko Arte Eder Museoaren aurrean, igaz, Bilboko Udalak kendu egin zituan Arestiren omenez bertan egozan aretxa eta harri poemaduna.

Sorgintxulotarrak, bestetik. Aurton zarratu dabe Santutxuko gaztetxea. Bertan egozan, besteak beste: euskera alkarteak, haurtzaindegi bat, musika taldeentzako lokalak, auzoko zinema, ordenagailu gelak, bertso eskola eta Santutxu auzoko liburutegi bakarra.

Adjetibo bi horreek sakon azaldu dodaz, gustora, pozik. Aresti aitatu dodanean, Sanchezek boligrafoa atara dau eta zeozer zirriborratzen hasi da. "Sorgintxulo" berbea esan dodanean, barriz, ia-ia aulkitik salto egin dau. Badakizue horrek (agintariak nerbioso ipintea) adore handiagoa emoten dostela egiak esateko, asike ni pozik, nire saltsan.

Azkunaren kontrako "mitinean", hauxe idatzi neban blogean: "Gioconda Belliri begiratu nion, eta irribarre zabala erakutsi eta buruarekin baietz egin zidan". Gaurkoan ez da izan Gioconda Belli: gaur Irune Berro izan da, Berriako kazetari fina. Hari begiratu eta irribarrez ikusten neban, eta pentsau dot hori seinale ona zala.

Amaitzean, Iruneren ondotik pasau naz, eta esan deust "eskerrik asko esan dozun guztiagaitik". Niretzat, hori nahikoa eta sobera izan da gaurkoa justifiketako.

etiketak: eibar
gotzon
gotzon dio:
2005/06/10 14:07

Nire lagun eta herrikide Patxigaz akorduen nau, blogak ez dira koipea emoteko hain gutxi lagunei gorazarre egiteko. Gaurkoagatik barkatuko doste Julen zoriontzen badot, guk esan gura genduzan berbak esan gura geuntsesenari esan dotsezalako, arestiar eta sorgintxuloar guztion ahotik berba egin deuelako. Baten baino gehiagotan esan doskue kontuz ibiltzeko zer eta nogaz berba egiten dogun, salaketak eginez gero izenik ez emoteko, literaturan aurrera egiteko kulturaren funtzionarioak, bankuetako zuzendariak eta unibertsitateko irakasleak ez aipatzeko, danakaz ondo konpondu behar dala ostantzean baztertu egiten zaituelako. Egia bat esateagatik

Egoitz
Egoitz dio:
2005/06/10 18:02

Berba politegaz jentea engainetan dabiela uste dabien horreei egiaren botikatik pixkat emon ezkero gaixotu egiten dira. Eta norberak zelako plazerra eta satisfaziñoa hartzen daben? hori ez deutsu inok kenduko. Berriako kazetariaren irriparraren antzekoa sortu jata neuri be. Je, je! Aurrera bolie eta Bolivia!

Janire Rodriguez
Janire Rodriguez dio:
2005/06/11 14:28

Hitz hunkigarridxek, benetan, Julen. Oso ondo esanda. Zorixonak artikuluegaitzik! Sorgintxulo zarratu dabe baie ideiak bizirik diraute...

axier
axier dio:
2005/06/12 03:17

Bilboko alkate ostixa guztixen artin Gorordo izan zan potro bi t'erdigaz, hirugarren mailan euala, alkarrizketak emoten zitxune.

Handik aurrerakuk harroputz potroustel erdalzale katea...

asel
asel dio:
2005/06/14 14:58

Bertan ikusi eta entzun ez izanak emoten dost penia, ze ETBn, jakina, beste zati eskeini euskuen... Eta penia gazteleraz be errepikatu behar izana. Noz eskatuko dotse erdaldunei euskaldunontzako be berba ein deien? Aurrera, txo, politikariak urduri dabizanian gu pozik!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.