Portaleko giltza
Gernikako Bgbiz aldizkarian irakurria, kaleko inkestan:
Galdera: Udabarrian odola berotzen jatzu?
Dolores Ruiz Sagasti, 83 urte, aspaldiko garaiak gogoratuz:
Orduen domekatan pasilekuen eitten gendun jantzan, musika bandie egoten zan eta. Praka zuridun beraniantiek gustetan jakuzen, trenien Busturittik etorten zien mutil elegantiek. Akordetan naz, hareetako bategaz agarraue jantzan ibili nintzela behin, eta zeozer igerri neban hanka artien. Pregunteu ein notson, "zer dekozu hor ba"?, "Portaleko giltze" esaban, eta nik pregunteu notson "ene! Artieko kastiloan bizi zara ala?".
satorzulok aipatu azkenaz ipuina idatzi zeuen Xabier Montoiak " Gasteizko hondartzak" liburuen. Niri, ostera, egundo ikusi bako gauzekiko izaten dogun lilureak baino andratxuaren bat-bateko erantzune guste jata. Txiste ironiko hori, etorri hori. Baten baino gehiagotan paseu jaku lagun artean egon eta txistea konteu gura dauenak esatea "erderaz kontekot, bale? eske euskeraz ez deko grazirik" Baserriegaz batera galduten gabizen hizkerea da. Lertxundik be horretaz idatzi deu gaurko zutabea.