Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Barrenkale (I)

Barrenkale (I)

gabiria 2005/04/27 08:33

Edo lehen ez ginen ezertaz enteratzen, edo orain gehiegi enteratzen gara. Edo lehen ez zen hainbesterako eta orain bada hainbesterako. Nora begira egoten ginen gu 15 urterekin? Nora begira daude orain 15 urte dituzten mutikoak? Ez dakit, baina ondo emandako zaplazteko bi mereziko lituzkete, euren adineko neskei begira ez baleude. Ez naiz gogoratzen zelan ziren gauzak duela 15 urte inguru, baina, duda barik, ez zen orain Barrenkalera joatea bezala. Atzera begiratu eta iruditzen zait gure garaian neskak bufandarekin ibiltzen zirela, udan ere bai. Esate baterako, ez dut gogoratzen neskek belaunik zeukatenik. Nik uste dut hanketan ere bufandak eramaten zituztela. Zer esanik ez paparrari buruz. Paparra zen couché paperetik honantzago existitzen ez zen paradisua. Nesken txandalekin bai, horiekin ondo gogoratzen naiz.

Akaso horregatik, txandalek ez dutelako grina sutsuegirik pizten, akaso horregatik, guk, adin horretan, bagenuen beste gauza inportanteagorik buruan: koadrilan egiten genuen futbolin-liga, hain zuzen. Ez ginen enteratzen, eta, asko jota, nagusiagoei begiratzen genien: gustu ona genuen, baina ez ginen batere praktikoak.

Neska kontu honekin kirolekin bezala gertatzen da. Ikusten dituzu futbolariak, eta denak dira zu baino zaharragoak, eta pentsatzen duzu egunen batean zuk ere golen bat sartuko duzula, Taxoaren adibidez. Baina apur bat deskuidatuz gero, urte batzuk pasatu eta konturatzen zara futbolari horiek lurrera jausten direnean, gero salto batez altxatzen direla, eta pentsatzen duzu: "ni ere, horren edadearekin, berdin-berdin altxatuko nintzen". Horrek esan nahi du ez duzula euren edadea, eta txarragoa dena: inbidia diezula.

Orain, urte batzuk joan direnean, Barrenkaletik zapatu gauez pasatzen bazara, zail egingo zaizu neskei begietara begiratzea, batez ere gaztea zinenean neskak bufandarekin ibiltzen baziren, paparrik ez bazuten eta minigonak barik txandala janzten bazuten. Barrenkaletik pasatzen bazara, akaso, hantxe topatuko nauzu, begiak zabalik, kieto.

etiketak: Bertan Bilbo
Audience
Audience dio:
2005/04/28 10:50

Mutilok futbolin-liga bagenuen buruan, neskek ze zuten ba? Eta oraingoak zer edukiko ote dute kokoan bueltaka? (Barrenkalen, neguan ere bai, ohikoa bihurtu baita Txumak dioen moduan bota altu eta gona kolorebizi horiek)

Janire
Janire dio:
2005/04/27 17:36

Artikulu ona Julen! Bufandana ona izen da, metafora politte jeje. Segi idazten!

satortzulo
satortzulo dio:
2005/04/27 13:16

erabat ados hirekin, julen,

estatistikek diotenez neskak mutikoak baino ikasle finagoak omen dituk, nere lagun irakasle bati entzuna zioat horixe dela gauzarik normalena izan ere, mutil gizajoek, ahaleginak egin arren, ezin diate ikasgelan kontzentratu

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.