Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Apirila Santutxun

Apirila Santutxun

gabiria 2005/04/12 08:38

Letrak pozik dabiltza Santutxun, apirila heldu eta euren inguruko ekitaldiak ugaldu direla eta:

  • Bihar, apirilaren 13an, 20:00etan, Joxe Aranzabal egongo da berbetan Txurdinagako AEK euskaltegian, Medikuak esan dit minbizia dudala liburua hizpide hartuta.
  • Apirilaren 27an, 20:00etan, hileko azken asteazken guztietan bezala, Irakurlearen Tartea izango dugu Txurdinagako AEK euskaltegian. Oraingoan, ipuin liburu bat: Hamabost zauri. Eta liburuaren idazlea, Karmele Jaio gasteiztarra, gure artean izango da, zelan ez.
  • Apirilaren 29an, 20:00etan, antzerkia eta literatura eskutik etorriko zaizkigu: Henry Bengoa inventarium, Kandido Urangak antzeztutako bakarrizketa. Santa Martan (Karmelo ikastola, Karmeloko eskaileretan).
etiketak: Deialdiak
Jozulin
Jozulin dio:
2005/04/13 12:00

Apirila Galdakaon:

Galdakaon ere baditugu hitzaldiak.

  • Hilaren 28an Udal Euskaltegian Julen Gabiriaren hitzaldia. Gaia: "Sorkuntza prozesua". Arratsaldeko 5:30etan eta 7:30etan.
  • Hilaren 19an Jon Arretxe AEKn. Goizez 10etatik 11etara eta arrastiz 6 eta erdietatik 7 eta erdietara.

Esan gabe doa, irakurle, gonbidatuta zaudela.

Jozulin
Jozulin dio:
2005/04/13 17:43

Eup! Nik geureaz baino ezin dizut esan. Guk Udal Euskaltegian hiru hilabetean behin edo antolatzen ditugun ekintzen barruan sartuko genuen Julenen hitzaldia baina, udaletxekoekin berbaz, sortu zen herriari zabaltzeko aukera eta "IDAZTEN ETA BERBETAN" ekimenaren barruan sartzeko aukera. Hemen daukazu Galdakaoko Udalaren webgunean dioena:

Hamabost euskal idazle euskal literatura eta sorkuntza lanaz arituko dira Galdakaon

2005/04/11

Galdakaoko Udalaren Euskara Zerbitzuak jarduera-egutegia programatu du euskal literatura eta idazleen mundua herriko ikastetxe, euskaltegi, ludoteka eta Helduen Hezkuntza Iraunkorreko Zentrora hurbiltzeko. Ekimen hau Galdakaon abian jarritako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan dago. Guztira hamabost idazlek hasiera emango diote ostegun honetan, hilaren 14a, euskal bibliografiaren alderdi desberdinak azaltzeko ibilbideari. Hitzaldi irekiak izatea nahi da, bertan ikasleek literaturaren eta idazle bakoitzaren sorkuntza-lanaren alderdi konkretuetaz galderak egin ditzaten. Elexaldeko Institutua ostegun honetan irekiko da, 10:20etik hasita, Julen Gabiria idazlearen eskutik, eta programa-egutegia osatuz joango da maiatzera arte beste idazle batzurekin, hala nola, Isabel Mollet, Doroteo Zobaran, Pello Añorga, Jon Arretxe, Inazio Mujika, José Mari Iturralde, Juan Cruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Xabier Mendiguren, Jasone Osoro, Edorta Jiménez, Iñaki Carretero eta Alaitz Muro.

Aritza
Aritza dio:
2005/04/13 12:48

Jozulin

Galdakaokoak nok antolatzen dauz?

Ondo ibili

iigo m.
iigo m. dio:
2005/04/20 13:40

Orain dela egun batzuk Karmelo Ikastolak antolatzen dituen ekitaldien artean gaur (apirilaren 20a, eguastena) 'Euskara sencilloaren manifestua'ren emanaldi bat zegoela entzun nuen, baina ez dut inondik topatzen ordua eta leku zehatza. Ba al dakizue ezer?

Aritza
Aritza dio:
2005/04/13 19:22

Esker aunitz

iigo m.
iigo m. dio:
2005/04/20 14:20

Bai, hor begiratu egin dut, baita Karmelo ikastolaren webgunean, baina ez jata argi geratzen. Ez dut itsu-itsuan joan gura.

Julen
Julen dio:
2005/04/20 13:59

Berria eta Garako agendetan ez dator ezer

iigo m.
iigo m. dio:
2005/04/20 14:56

Eskerrik asko. Egunaz okertu naiz.

Aritza
Aritza dio:
2005/04/20 14:29

Ez da gaur; bihar, eguena, arrastiko 17:30etan Solokoetxen.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.