Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Gorrotoa kontserban

Gorrotoa kontserban

gabiria 2005/04/11 08:19

Blanca Torquemada izeneko andra bat etorri ei zan Aste Santuan oporretan Euskal Herriko kostaldera, eta, bide batez, erabagi eban gida turistiko bat idatzi behar ebala ABCrako.

Literaturaz ondo hornituta, Euskal Herriko bazterrak deskubritzera jatorku Blanca. Gure mundu iluna, gure herrietako kale siniestroak, ikurrina bakartiak udaletxeetan, berdel bila datozen kamioi irlandarrak (nongoak ostantzean?), plenoetan hegaz egiten daben mikrofonoak... azken baten, Euskal Herria. Ondarru, azken reduktoa.

Artikulu antologikoa, Humboldt barri honena. Zer dinot Humboldt? Lancre barri honena!... Lancre? Bai zera! Torquemada! Blanca Torquemada!

etiketak: eibar
Patxi Lurra
Patxi Lurra dio:
2005/05/30 23:14

Ondarru neuretzako "Herri Txungoa" da, Lekitxoko beraneantia nazen aldetik Saturrarango neska bateri adarra jotzean sortutako izena dala eta. Eta, egia esan, apur bat txungoa bada, tabernetako musikaz ari bagara (salbuespenak salbuespen, Moby Dick legez).

Baina Herri Txungoaz baino, Eibarrez berba egin gura dot, atal honen izeneko herriaz, eta euskarazko blogen sorlekua.

Kontua da herri armeroa ia ez dodala ezagutzen konturatu nazela. Kilometroak ez dituzte ospatu azken urteotan, autopistatik pasatzean ez da bereziki erakargarria... Orain arte, Fernando lankide ohiaz aparte (eta gaurko Marta edo Alberto lankideez gain) ez dot eibartarrik ezagutzen. Beno, eta Koldo Zuazo miretsia (munstro hori!) kentzen badogu (eta Asier Serrano, haren mailan, Su ta gar, Miguel Fuentes presidentegai txuri-urdina,...).

"Argia"ren 1992. zenbakian Ainhoa Lendinezek "Eibar: Sasi eta aldapa arteko loria" (http://www.argia.com/htdocs-ka-on/online.htm?1992) argitaratu dau orain dala gitxi.

Eta "Nabarra" aldizkariaren 50. zenbakian Mikel Lizasok "Armagintzaren gainbehera, maldarik gogorrena", armak egitetik bizikletak egitera pasau zirenen garaiak kontatzen dituela.

Honetaz aparte, orokorkeriak baino ez dakizkit. Animauko da Torquemada anderea herri bizikleteroa haren zerrendatxoan sartuz? Sorpresazalea naz...

eneko
eneko dio:
2005/04/12 16:03

Argi dago Blanca Torquemadari ez zitzaiola Ondarroa gustatu.

Aldiz, japoniar gida baten, "Espainako 50 herri xarmagarrienak", edo horrelako zerbait, Ondarroa aipatzen zuten.

Gida japonieraz zegoen eta Euskal Herriko 4-5 herri baino ez ziren ageri.

Ondarroan lanean nengoela, gidako bi orri horiek handitu eta posterra egin genuen. Gero, euskara eta gaztelerazko itzulpenak aldamenean ipini eta Ondarroako Itxas azokan egon ziren erakusgai. Posterra, ez badute bota, Turismo bulegoan edo Behargintzan egon behar du.

Patxi Lurra
Patxi Lurra dio:
2005/06/01 00:27

Gauzak zer diren, aurrekoa idatzi ondoren hara non Juan San Martin jaunaren heriotzaren barri jaso dodan. Eibarko semea eta Honddarbin bizi izandakoa. Beste pieza bat puzzlean, hauxe jada geure artetik joandakoa.

Gaur "berria"n egon naz haren bizitzaren gora-beherei buruzko erreportaia irakurtzen. Eta kontua da garai bateko euskaltzaleek ia denetarik egin behar izaten ebela (kuriosoa da soldaduzkan euskaltzaletasuna piztu izana), ia dana egoanez egiteke.

Geure garaian be gauza asko dagoz egiteke oraindino baina, zorionez, euskaraz bizi nahi dogun batzuk jada ez gara esparru zabal guztira iristen saiatzen. Espezializinora jotzen dogula gehiago, eta hori oso ona da neure ustez. Kultur orokor handiko apaiz (eta ez apaiz) horiek lan ikaragarria egin dabe. Baina, zorionez, euskaradun "espezialistak" sortzen ari dira gero eta gehiago.

PD Eibarrez eta espezialitateez ari garela, Donostiako "Eibartarra" tabernan (Fermin Kalbetonen) sekulako espezialitate onak dituzte pintxotan. Ia ahaztuta neukan. Joan behar dot gehiagotan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.