Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Errebal / Zikinkeria Errebalen

Zikinkeria Errebalen

Josu Mendicute 2008/10/16 00:40
Zikina dago Errebal aspaldian. Merkatu Plaza atzean lehen katuak bazeuden, orain arratoiak. Apurtutako markesina eta beste hainbat hondakin dago Errebaleko lurzoruan. Itxura penagarria ematen du, eta aurki urtebete egingo du egoera horretan.

Horrela dago Errebal:

Errebal: insalubridad

 

Nik uste, ikusita lanen hasiera luzerako doala, komeni litzatekeela ingurua garbitzea, eta aparkaleku moduan erabiltzea. Mesede ikaragarria egingo liguke bizilagunoi, eta jendeak Eibarko erdialdean erosketak egiteko aukera erraztuko luke.

Josu
Josu dio:
2008/10/16 14:03

Nik etxuat halakorik esan, esan juat ingurua garbi egotiak hobe leukela. Obrak noiz hasi etxata inporta, betiere proiektua aldatu ta gero baldin bada.

Arkaitz
Arkaitz dio:
2008/10/16 10:59

Lehengo egunean Plataformaren itzaldian egon nintzen. Nik handik obrak hasteko itxura exkasa zutela ideiarekin irten nintzen oso pozik. Bainan orain, hik zer nahi duk?, Obrak lehen bait lehen hastea edo?. Nik uste nuen blog hau eta blogariak Plaza haundi horren defendatzaileak zirela, bainan orain zalantzan ipini nauzu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Errebaleko merkatal zentro berriaren inguruko gogoetak

Errebaleko merkatu plaza berriztu eta parke bat egingo zutela agindu zuten. Orain, parkearen tokian, merkatal zentro erraldoia egin nahi dute. Proiektuaren informazioa eta gogoetak plazaratuko ditugu hemen, eta ahal dela, proiektua bideratzen lagundu.

Nor gara?

Firmak

Egin klik hemen, inprimatu formularioa eta entregatu Eibarko Correos-eko 205. posta kutxan.

 

 

Blogroll:

El Cronista de la Guerra de Errebal
errebal.com

 

Materixala

Prentsa aldizkaria