Udalak irailean berreskuratu nahi du lursorua
Miguel de los Toyos alkateak aditzera eman duenez promotora ere negoziatzeko gertu dago, bide judiziala ekiteak guztientzako kaltegarria izango litzatekelaren ustean.
Lursoruaren kalifikazio urbanistikoan ez du aldaketarik aurreikusten alkateak: komertziala izango da. Onartu du inguruko dendariak eta Merkatu Plazako dendariak direla egungo egoeraren ondorioak pairatzen ari direnak eta, hori dela eta, "merkatal sektoreari aukerakk ekarriko dizkien proposamenak bultzatu" nahi ditu Udalak.
2007an adjudikatu zion Udalak lursorua Eibar Boulevard enpresari, PSE/EEren babesarekin, EAJ-EA eta PPren abstentzioarekin eta EBren kontrako botoarekin.
Orduan alkate zen Iñaki Arriolak salmenta justifikatu zuen "proiektura enpresak erakartzeko formula gisa", eta azaldu zuen aukeraketaren arrazoiak "diseinu arkitektoniko modernoa" eta Madrilgo enpresari antzemandako "inplikazioa" izan zirela.
Iturria: EFE
EFEren albistearen copy-paste bat egin dute ABCn