Uda beroa
Uda beroa daramagu Errebalen asuntuarekin. Udal Gobernuko alderdien ordezkariek prentsaurreko bat eman zuten, hitz eginez gauza gutxi esateko (guk planteatutakoari oraindik ez diote erantzun). Miguel de los Toyos (PSOE), Mertxe Garate (EA) eta AItor Alberdi (EAJ-PNV) mahai berean, proiektuaren defentsan.
Gero EB-Aralarrek erantzun zuen, eta EB-Aralarri Aitor Alberdik erantzun zion. EB-Aralarrek berriro ere erantzun dio Alberdiri. Hori gure prentsa-aldizkarian jaso dugu.
Pertsonalki, puntu batzuei erantzuna utzi nahi diet.
- Diote bide-juridikoa agortua dagoela. Ez da egia. Oraindik "Contencioso-Administrativo"ra joateko aukera dago.
- Miguel de los Toyos-ek dio alderdi politikoekiko transparentzia egon dela uneoro. Baliteke baietz, baina alderdi politikoetan ez gauden herritar arruntok ez dugu izan informaziorik. Izan dugun informazio guztia "existitu ez den" (ikus hurrengo puntua) proiektu batena izan da.
- Aitor Alberdik dio ez dela Errebal Center baino beste proiekturik existitu. 2003koa hauteskunde-agindua zela. Beraz, ulertzera ematen dit hauteskunde-aginduak ez direla zertan bete behar, Alberdiren iritziz. Bigarrenik, 2006koa "folleto informatiboa" zela, ez proiektua. Hala ere, ausartzen da esatera beste batzuk ari direla desinformatzen. Alberdi jauna, proiekturik egon gabe marrazki hori lau haizeetara hedatzen ari dena da desinformatzen ari dena. Ala ez?
- Mertxe Garatek dio komertzioari bultzada emango diola proiektu honek. Beste kale batzutan kaleak semi-peatonalizatzen ari diren formula ezin dezakete aplikatu Errebalen? Alegia, kalea zabaldu, oinezkoentzako guneak sortu...
- "Todos queremos que la construcción comience ya". Barkatu, "Todos los que estamos en el Equipo de Gobierno" esan nahiko duzu, ezta? Ze, Errebal kalean denok ez dugu hori nahi, inondik inora. Eta Eibarren, zuk agintzen duzun herrian, ezta. 1200 sinadura jaso ditugu, momentuz, plazaren alde.
- Eibarko Hiriaren Herri Antolamendurako Plan Nagusiak plaza bat erakusten du Errebalen. Zuen proiektuak ez.
Kapaz zarete gauza bat agindu, hori dokementu ofizialetan publikatu, herriari erakutsi, eta herritarron iritzia kontutan izan gabe guztia hankaz gora jartzeko. Gero, kapaz zarete esateko hori azaleratu nahi dutenak desinformatzen ari direla. Harro egongo zarete zuen jokabide despotikoaz. Irailean gehiago.
Josu, Mertxe Garateri erantzun hau emon leikixo zure azken aurreko puntuan: "Eta Eibarren, zuk agintzen duzun herrian, ezta. 1200 sinadura jaso ditugu, momentuz, plazaren alde. Zuk hauteskundeetan lortutako 1162 botoak baino gehiago"