Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Errebal / "Servicios afectados" ez da edifikazioa

"Servicios afectados" ez da edifikazioa

Josu Mendicute 2008/10/27 13:07
Gaur prestaketa lan batzuk hasiko dituzte Errebalen, baina ez dira Errebal Center eraikitzeko lanak, horiek hastea ilegala izango litzateke momentu honetan.

Ostiralean Errebaleko peoretan kartelak agertu ziren, "Servicios afectados" lanak hasiko dituztela astelehenean, eta bi astez luzatuko direla. Zalantzarik baldin badago, argitu behar da hauek ez direla edifikazio lanak. Edifikazioa hasteko "reparzelazio proiektua" onarturik egon beharko litzateke, eta Udalak oraindik ez du onartu. EB-Aralarrek egindako emendakinak ez baditu onartzen, honek Administrazioarekiko Auzibidea irekiko du (kasu horretan bi epaibide egongo lirateke Errebaleko proiektuari buruz).

Duela urte t´erdi bazuten abisatzea proiektu bat onartzera zindoazela, hau abisatu duten bezala, peoretan idatziak jarriz, baina ez zuten egin. Plan Nagusia buzoiratu zutenean, oposizioak (EAJ, EA, PP, EB) kritikatu egin zuen 6000 euro gastatzea argitalpen hartan; Arriola eta Toyos-ek esan zuten herritarrok informazio hori jasotzeko eskubidea genuela eta horregaitik buzoiratu behar zutela. Bapo.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Errebaleko merkatal zentro berriaren inguruko gogoetak

Errebaleko merkatu plaza berriztu eta parke bat egingo zutela agindu zuten. Orain, parkearen tokian, merkatal zentro erraldoia egin nahi dute. Proiektuaren informazioa eta gogoetak plazaratuko ditugu hemen, eta ahal dela, proiektua bideratzen lagundu.

Nor gara?

Firmak

Egin klik hemen, inprimatu formularioa eta entregatu Eibarko Correos-eko 205. posta kutxan.

 

 

Blogroll:

El Cronista de la Guerra de Errebal
errebal.com

 

Materixala

Prentsa aldizkaria