Plano gehiago

Lehen plano hau "espacios libres" (pdf) deiturikoa da. Ikusten denez, 830 m2 uzten ditu Blas Etxeberriatik San Agustin kalera, espaloiarekin bat eginez. Gune urdinak gune peatonalak dira (Muzategi eta Blas Etxeberria); izokin (salmon) koloreko gunea, berriz, eraikigarria baina "servidumbre de uso público en dominio privado" dena, alegia, pribatua izan arren erabilpen publikoa izango duen gunea. Hain zuzen, eraikinak izango duen terraza.
Beste bat hor behean, alineazioak (pdf). Urdinez, lehengo edifizioen alineazioak. Gorriz, etorkizuneko alineazioak (fatxada, gehienez, norarte joan daitekeen). Marrazki hauek guztiak Plan Nagusitik hartutakoak dira, ez dira guk asmatuak.
