Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Errebal / Nora ete doia Eibar?

Nora ete doia Eibar?

Antxon Narbaiza 2008/10/31 08:25
Eibartarron argi-ilusiñuak, Antxon Narbaizaren artikulua ...eta kitto!rako
1.- Narraskerixia.

Agoztuak 31. Azitteinetik gora pásuen arrastotik. Ez dakit noiztik amaittuta baiña zabaldu barik dagoan hoteletik gora goiaz. Baiña Sumendixatik aurrera eziñ. Lokatzia, mendi-moltzuak eta biderik ez. Zelan edo halan hurrengo pásuan lorratza topau dogu. Zenbat urte ete ekazen pásuen zidorrak? Egun baten, méndiak eta méndiak hor egon dan bidia hondatu dabe. Nahikoa izan da sentiberatasun kontuan aitzen ez daben norbaittek eskabadorak sartzeko agintzia. Erisonoko triskantziak ez daka izenik. Baiña zelan -zinegotzi batek diñoanez- 600 lanpostu sortuko dittuan....Baiña ez zan ba bertan Tekniker bakarrik sartuko? Eta zer, behin hasi ezkerio...segi Maltzaraiño. Ibur errekan ez ei dago lekurik eta (!)

 

2.- Etxefilia eta agorafobia.

Eibar, urterik urte, bizilagunak galtzen doia. Udalak, ostera, urterik urte, etxiak egin eta egin. Gure alkatiak diño gustura ikusiko leukiala beste Txantxazelai bat Eibarren. Baiña ezin dala! Ezin? Hor daka Bolingua. Zer leku ederragoa parke eder bat egiteko. Merkea eta politta. Trena tápau eta ez dakit zenbat filigrana karu egin barik. Baiña hortxe be etxiak. Batzuk bihargiñendako, besteak...espekulatzeko kontizu! Zergattik eze numeroak ez dabe emoten.Udal arduradunen agorafobia: etxe asko, baiña plazarik? Nun pasiatuko dau jente nausixak, umien kotxiekin doiazenak...

 

3.- Errebalcenter: Avernoa eta euskeria.

 

Etxe bat, eraikin bat, botatzen danian Eibarren, eibartar askoren argi-ilusiñuak piztu egiten dira. Ez dago eta Eibarren argixa sobran. Horregaittik argittasun una labur hori gértatzen danian poztu egitten gara. Horixe pasatu zan Alfa bota ebenian.Baiña gero urbanizatzen hasi diranian, Hiri-erdi eta Legarreko etxe barrixak jaso ahala barriro be ilunian murgilduz goiaz. Errebalcenter hori be, oiñ momentuan, ederto dago laututa. 1945ian egindako plaza dotoria bota eben, Eibarren dirua ez da falta eta, izen hain ponposua dakarren merkataritza zentrua jasotzeko. Honen neurrixak barriro be, askoren ilusiñuak, Patxi errementarixan lagunak zapuztu dittue: iluntasun gehixago, ibilttarixandako inkomodidade edo deserotasun gehixago. A! Eta euskeria eta, zer esan? Aspaldi honetan ez ei da udalbatzan euskera askorik egitten. Ba hemen Errebalcenter honetan...ondo. Bertan josi daben propagandan euskeria inglesaren pare jarri eskue. Errebal=Center. Ez dago txarto, ez? Hori bai gainerako guztia en la lengua común.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Errebaleko merkatal zentro berriaren inguruko gogoetak

Errebaleko merkatu plaza berriztu eta parke bat egingo zutela agindu zuten. Orain, parkearen tokian, merkatal zentro erraldoia egin nahi dute. Proiektuaren informazioa eta gogoetak plazaratuko ditugu hemen, eta ahal dela, proiektua bideratzen lagundu.

Nor gara?

Firmak

Egin klik hemen, inprimatu formularioa eta entregatu Eibarko Correos-eko 205. posta kutxan.

 

 

Blogroll:

El Cronista de la Guerra de Errebal
errebal.com

 

Materixala

Prentsa aldizkaria