Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Errebal / Hauteskunde promesa baino zertxobait gehiago

Hauteskunde promesa baino zertxobait gehiago

Josu Mendicute 2008/10/06 13:25
Ez da gezurra panfletoetakoa eskatu dugula, baina ez da egia osoa ere. 830 m2ko plaza eskatu dugu, eta hori Plan Nagusiak dakar.

Eibarko Herriaren Hiri Ordenamendurako Plan Nagusiaren webgunetik hartu dugu honako informazioa.
137.01 E.U. Errebal Gauzatze Unitateari dagokiona da, hain zuzen. Bertan zehazten da Errebalen egingo den eraikinak zein neurri izan behar dituen. Hara, zer dion:

"...gutxienez 830 m2-ko azalera eraiki gabe utziko da eta Coliseo Antzokiaren aurreko plaza izango da".

Guk plaza hori aldarrikatzen dugu. Eraiki gabe utzitako 830 m2-ko eremu hori. Informazio horrekin batera, irudi hau dakar:

PGOU errebal

 

Informazioa eta irudia dakarren dokumentua deskargatzeko: 137.01 E.U. Errebal Gauzatze Unitatea (pdf, 908 KB).

Nik, pertsonalki, nahiagoko nuke oraindik edifizio txikiagoa, espaloi zabalagoak eta parke handiagoa utziz. Plan Nagusiak uzten du horretarako aukera, izan ere ez du 830 m2-ko plaza txertatzen; gutxienez 830 m2-ko plaza baizik. Hala ere, behin eta berriro Errebal Plataformatik esan dugun bezala, Plan Nagusian datorrena hitzez hitz errespetatzea erabakiko balute, gure lana amaitutzat emango genuke. Bere erabakiekiko koherentzia besterik ez gara eskatzen ari.

ramon
ramon dio:
2008/10/06 16:00

Eskatzen dena plazako 830m2ak baino gehiago da. Edifizioak kanpoko volumetria 40% gehitu du, era berean edifikabilitate urbanistikoa, edifikabilitate osoa 53% gehitu dute. Edozein Zentro komertzialeko zabalerak ezin ditu 13000m2 gainditu(PGOU arabera), gehiago dituz. Edozein edificabilitate handiketa era beheran espazio publikorako zabalera proporzioan aunditu behar du (PGOU arabera), txikitu egiten du. Inguruetako biztanleen babesa udaletxeak bere kargu har dezala eskatu dugu, ez da kasorik ere¡. "Estudio de Detalle"k ezin ditu zabalerak haunditu (PGOU arabera), hasierako datoetan hausten ditu . PGOU= Plan General de Ordenacion Urbana (Eibarkoa noski). Kasinoetan diñoen moduan: "rien ne va plus", etabar gehuago dago ...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Errebaleko merkatal zentro berriaren inguruko gogoetak

Errebaleko merkatu plaza berriztu eta parke bat egingo zutela agindu zuten. Orain, parkearen tokian, merkatal zentro erraldoia egin nahi dute. Proiektuaren informazioa eta gogoetak plazaratuko ditugu hemen, eta ahal dela, proiektua bideratzen lagundu.

Nor gara?

Firmak

Egin klik hemen, inprimatu formularioa eta entregatu Eibarko Correos-eko 205. posta kutxan.

 

 

Blogroll:

El Cronista de la Guerra de Errebal
errebal.com

 

Materixala

Prentsa aldizkaria