Harro nago
Harro nago Eibarern bizitzeagatik; guztiz harro, bai, hemengoa izateagatik. Harro nago, nola ez, Espartaco eta Ortega Cano herrira ekartzeagatik; eta harro ere bai merkatu plaza eder bat edukitzeagatik, zerura heltzeko eskailera mekanikoak eraikitzeagatik eta, baten faltan, bi!!! El Corte Inglés eraikitzeagatik. Harro nago, baita, Euskal Herri osoan gure edertasunagatik ezagunak izateagatik ere eta kotxean herria igarotzeko ordu erdi bat igaro beharragatik. Harro nago orain, baina gehiago harrotuko naiz aparkatzeko O.T.A. ordaintzeagatik; Errebal erdian, plaza bat beharrean, kubo beltz bat edukitzeagatik; eta, enpresa gehiago sortzeko, mendi bat jateagatik. Harro nago, beraz, urte guzti hauetan euskaraz hitzik egin ez eta, orain, Gipuzkoako diputazioan Euskaltzaindian sartzeko moduko diskurtsoak botatzen dituen alkate bat eduki izanagatik eta, bola ez, bere ordezkoagatik. Harro nago, azkenik, herritarrak hemendik bota eta gure etxeen gainean merkatal zentru erraldoi bat eraiki nahi izateagatik. Guzti honek ekonomikoki "suspertuko" gaitu... Eibartarra naiz eta harro nago!!!
Ibai Marfull Gisasola
...eta kitto! astekaria (680 zbk., 2009/V/29)
Harro nago Eibartarra izateagatik eta bertan bizitzeagatik. Harro nago Klub Deportiboak egiten duen lanagatik, Harro nago Patxi Usabagiaga eibartarra izateagatik, Harro nago Eibar foball taldearen izakeraz eta kudeaketaz, Harro nago Gimnasia erritmikoan hartutako mailaz, Harro nago Arrate eskubaloi taldea eibartarra izateagatik, Harro nago Errugbian ere mailaz igo garelako, Harro nago Eibarren Euskal Bizikleta eta Balentziaga oroitzarrea antolatzeko gai izateagatik, Harro nago eibarren helize tiroa antolatu eta baster guztietatik jendea etorri izateagatik, Harro nago eibarren antolatzen diren teatro iardunaldiez, Harro nago eibartar batek orkestra bat antolatzeagatik, Harro nago eibarren dugun musika bandagatik,Harro nago eibartar musikari esagunak izateagatik, eta guzti hau 27000 biztanleekin, Harro nago eibartar xume askok ixilean egiten duten lanarekin. Bainan juxtu hor aipatzen dittuan horiekin ez, ze ez bait didate goiko zerrendakoen ekimen eta zintzotasunik erakutxi, goibel nago eibarren ditugun eta izan ditugun agintariekin, goibel nago goiko zerrendakoek ez bai dutelako halakorik merezi.