Finantziazio arazoak?
Izan ere...
- Lehiaketa publikoa irabazi eta 2 urte pasata, publikoki adierazi dutena ikusita behintzat, superfizie komertzialaren %50a saldu gabe dago.
- Value Investment-ek inguruan egindako beste zentro komertzialean, Barakaldoko Los Fueros hain zuzen, oraindik ez ei dute denda guztiak saltzea lortu. Eta 2006an ireki zuten.
- Sancho-Madridejos arkitektuei ez die ordaindu.
- Muzategin egin berri dauden etxebizitzen anklajeek, obren kostua handitu lezakete.
- Errebal Center merkatalguneko dendei kobratu nahi dieten alokairua, metro karratuko 60 eurokoa da, burbuja.info foroan irakurri dugunez. Datu hori egia balitz...
- 150 metro karratuko dendak 9.000 euroko alokairua ordaindu beharko luke hilero. Gehitu langileen soldatak eta atera kontuak zenbat kulero saldu behar diren irabaziak izan ahal izateko.
- 10 metro karratuko kiosko batek (aukera baldin balego), 600 euroko alokairua ordaindu beharko luke.
Baina lurzoruaren salerosketa egin zenean, 4,2 milioi eurotan erosi eta 40 milioi eurotan baloratu zuen bankuak. Hori dela eta, finanzioazio arazoak baino, pelotazo inmobiliarioa dela uste duenik ere badago.
Orain gutxi eibarko kontzejal batzu Malaga kongresu honetan egon dira (Agora). Hango ponentzietan gutxi gora behera esan dutena hau da: Bat hiri osoa "balioan" ipini behar dela, hau da toki onak eta erakargarriak jendia kaleetan ibiltzeko, baita ere kultura ekintza edo oferta ona, gastronomikoa etabar, hau da borobildu eta osatu, komertzio soilak ez du nahiko indar, Errebaleko proiektoak ingurua "bete" eta itxusitzen du. Bigarren bat zentro komertzial handiek, hiri kanpokaldean dauden horiek hiriko komertzioa kolokan ipintzen dutela, ildo honetatik Barrenegua aldean bada horrelako polo handi bat bihurtzeko arrisku nabaria, corteingeles izugarria, honen "kontra" Eroskik bere Ipuruako denta ia bikoiztu egingo du (eta aurretik udala berak eskakisun horri ezetza emanda zegoen bainan orain...), gero Balenziaga zegoen lur sorotan zer joango da?, ixilean gordeta dute (hiru aukera omen daude) hemen ere zerbait komertziala badoa akabo, guzti hau ez nik esaten dudalako Agoran ponenteek esan zuten arira. Errebalen atzerapen izugarria eta oraindik badirudi udal honek Promotore hauei (Konkurtsoan ere diru gutxien eskaini zutenak dira) gauzak errezten ari zaiela, eta honezkero mundu guztia ohartua da bipolaridadea aspalditik galduta dagoela eta monopolo(io) bat gauzatuko dela.