Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Errebal / Ez dute Errebal Center egingo

Ez dute Errebal Center egingo

errebal blog 2009/09/10 14:33
Eibarko Udala Errebaleko lursorua berreskuratzen saiatuko da eta etorkizunerako “bizilagunentzat aparkalekua, aparkaleku publikoa, erakargarritasun komertziala, merkatu-plaza eta astiunea” uztartzen saiatuko dira.

Albistea etakitto!n:

 

Udaleko Gobernu-Batzarrak gaur prentsaurrekoan jakitera eman zuenez Errebal Center ez da egingo. Miguel De los Toyos alkateak, Mertxe Garate (Alkarbide) eta Eva Juezek (EAJ) “krisi ekonomikoaren ondorioa” dela azpimarratu dute, eta Udalaren nahia Errebaleko lur-eremua berreskuratzea eta SPV Boulevardek dituen zorrak kobratzea da, eta negoziaketak hasiko dira alde bien artean.


De los Toyos alkateak adierazi zuenez, SPV Boulevardek uztailaren 14an proiektua Pegoran erregistratu zuen lanak hasteko lizentzia lortzeko. Baina ordutik hilaren amaierara arte gauzak aldatu ziren. “Euren inbertsio fondoko, CVI Globaleko (bazkide kapitalista), ordezkari bat etorri zen Londrestik nirekin berba egitera eta krisi eszenatoki bat deskribatu zidan, eta SPV Boulevardek ezin ziola aurre egin proiektuari ekonomikoki”.


Udalaren nahia Errebaleko lur-eremua berreskuratzea da, baina salmenta kontratuan ez da hori aurreikusten. “Negoziaketak hasiko gara CVI Globalekin, eurak baitira orain gurekin berba egiteko boterea dutenak, eta lur-eremua berreskuratzen eta gurekin dituzten zorrak kobratzen saiatuko gara. Negozazioak aurrera joan ezean bide judiziala hartu beharko dugu”. Lur-eremua berreskuratuz gero, Errebalen aparkalekuak egitea pentsatzen du Udalak hasiera batean, “eta etorkizunera begira Errebalekin zerikusia duten guztien sentsibilitateak jasoko ditugu proiekturen bat aurrera eramateko”. Bost puntu azpimarratu ditu hirukoteak etorkizunera begira: “bizilagunentzat aparkalekua, aparkaleku publikoa, erakargarritasun komertziala, merkatu-plaza eta astiunea”. Momentuz, alkateak aipatu du egin duela berba Errebalen inguruan dauden protagonista guztiekin.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Errebaleko merkatal zentro berriaren inguruko gogoetak

Errebaleko merkatu plaza berriztu eta parke bat egingo zutela agindu zuten. Orain, parkearen tokian, merkatal zentro erraldoia egin nahi dute. Proiektuaren informazioa eta gogoetak plazaratuko ditugu hemen, eta ahal dela, proiektua bideratzen lagundu.

Nor gara?

Firmak

Egin klik hemen, inprimatu formularioa eta entregatu Eibarko Correos-eko 205. posta kutxan.

 

 

Blogroll:

El Cronista de la Guerra de Errebal
errebal.com

 

Materixala

Prentsa aldizkaria