Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Errebal / Errebali buruz hitz bi

Errebali buruz hitz bi

Errebal blog 2008/10/15 01:31
Mikel Larreategik gogoeta plazaratu du gaur Errebal Plataformak emandako hitzaldiaren ostean. Apuntatzen du Udal Gobernuko kideek ez dituztela Plataformaren argumentuak desmontatu.

Mikel Larreategik hau idatzi du bere blogean:

Egia esan, ez dut ulertzen zer gertatzen den Udalarekin. Oraindik ez dut entzun edo irakurri gobernu-taldeko kiderik Errebal Plataformako kideek esaten dutena desmontatzen. Errebalekoek, onartuta dagoen proiektuak, Hiri Antolamendurako Plan Nagusia eta 2006ko Lurraren Legea betetzen ez dituela diote. Eta hori salaketa larria da. Gobernukideek eta inguruko partidu sateliteek (EAJ eta EA horixe besterik ez baitira), Errebalekoak "epez kanpo" dabiltzala diote. Ez dira eztabaidaren muinera sartzen.

Zergatik ari dira urtarriletik, hilero hilero DV eta Correon obrak "berehala" hasiko direla esaten? Zergatik "defenditzen" dute, gero eurek "pribatua" dela dioten obra bat? Hori esan dute Errebalekoei eman dieten erantzun ofizial baten.

Zerrendakide Juanjo Araolazak esan bezala, herri ekimena da benetan behar dena. Zaila dena baina horrelako kasuetan behar dena.

Iturria: Erral

ramon
ramon dio:
2008/10/15 20:09

Pentsatu momentu batez desmontatzea posible ez dela (oso-oso zaila), beraz Kontenziosoa(k) aurrera irteteko posibilitate handiak dittuala (osoak inork sekulan ere ez), egoera honetan zer egin behar da?. Nik argi neuke, ahal den ixilen egon eta keia bota.

Josu
Josu dio:
2008/10/15 03:34

Argi eta azkar egin duzu egoeraren esposizioa. Oso ondo, Mikel.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Errebaleko merkatal zentro berriaren inguruko gogoetak

Errebaleko merkatu plaza berriztu eta parke bat egingo zutela agindu zuten. Orain, parkearen tokian, merkatal zentro erraldoia egin nahi dute. Proiektuaren informazioa eta gogoetak plazaratuko ditugu hemen, eta ahal dela, proiektua bideratzen lagundu.

Nor gara?

Firmak

Egin klik hemen, inprimatu formularioa eta entregatu Eibarko Correos-eko 205. posta kutxan.

 

 

Blogroll:

El Cronista de la Guerra de Errebal
errebal.com

 

Materixala

Prentsa aldizkaria