Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Errebal / Errebalen zer egin nahi duten

Errebalen zer egin nahi duten

Mikel Lizarralde 2008/04/21 09:51

Atzo Josuk aipatu zuen 2003an zer agindu zuen Iñaki Arriolak. Baina oraindik bada jende ugari ez dakiena benetan ze astakeri egin nahi duten Errebalen. Onena, promotorak berak egindako bideoa ikustea da:

Ea aurkitzerik badituzun bi proiektuen arteko diferentziak, egin klik eta ikusi Errebalerako agindutakoa eta errealitatea.

Lehengo merkatu zaharra baino altuera gutxiago izango du, baina askoz gehiago gerturatzen da errepidera.

Zer iruditzen?

Aritz
Aritz dio:
2008/04/28 22:11

ba neri gustatzen jata eraikin hau, zeguana baño askoz politxagua behintzat bada, ta hemendik aurrera ez da arrain usaiñik egongo...nire ustetan anbiente ona sortuko dau eibarren. Gañera uste dot gabaz argiztuta egongo dala, kursalan antzera.

Josu M.
Josu M. dio:
2008/04/23 11:52

Hauteskunde ostiak ikusi genduan hau. Maketa, igual, Udaletxian egongo zan, baina larregi ez zeben informatu jendia juan zedin. 2007ko maiatzaren 19an, DVn, hauteskunde-eguna baino 8 egun lehenago: "El edificio será de menor altura que la actual plaza y se ganará el espacio frontal -ahora ocupado por la plaza del mercado- para habilitar un parque y zona de estancia." http://tinyurl.com/3uxddl Fotomontaje bat ere badago, baina ez da apreziatzen zenbat okupatuko duen.

Mikel L.
Mikel L. dio:
2008/04/21 14:22

Eta kamioiak? Nundik sartuko dituzte barruko dendetarako gauzak eruango dituen kamioiak? Blas Etxeberria (El Casco) kaletik? Muzategitik? Edo Errebal erdian bertan geratuko dira eguerdiko 12etan?

Josu
Josu dio:
2008/04/21 14:42

Aupa Asier, Josu Garaterekin asteburuan jarri gara harremanetan, eta artikulu hori hemen sartuko dogu. Eskerrik asko!

Asier Arregi
Asier Arregi dio:
2008/04/21 14:25

Laburbilduz, Josu Garatek ezin hobeto adierazi zebana errepikatzia bakarrik bururatzen jata:

ERREBAL INDECENTER!!!

eta udal politikuak be bai.

L.
L. dio:
2008/04/23 11:21

Kontra. Ni ere ados. Proiektuan kontra,proiektua aurrera eruateko lurra saldu izanan kontra... baina kontu zeoze esatia ahaztu jatzue. 2007xan be egon zirala hauteskundiak. Eta ordurako proiektu hau, lehiaketa irabazi ebana, publikua zala, maketa bat bazeguala. Eta maiatzian, hauteskundien aurretik, medio danetan ikusi genduala. 2007ko maiatzian botua eman ebanak bazekixan zeri eman zetsan botua, gustau ala ez.

Superandoni
Superandoni dio:
2008/04/21 16:17

Hasierako planan zabalgune politx bat eongo zala ikusi leike, Eibar erdixan arnasa eta zerua ikusteko plaza bat. Baina ez, metalezko lapiko bat da ein bihar dutena, arnasa eman biharrian kentzekua.

Josu
Josu dio:
2008/04/21 12:21

Ez du ematen autobus geralekua eta zakarrontziak uzteko toki larregi geratzen denik...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Errebaleko merkatal zentro berriaren inguruko gogoetak

Errebaleko merkatu plaza berriztu eta parke bat egingo zutela agindu zuten. Orain, parkearen tokian, merkatal zentro erraldoia egin nahi dute. Proiektuaren informazioa eta gogoetak plazaratuko ditugu hemen, eta ahal dela, proiektua bideratzen lagundu.

Nor gara?

Firmak

Egin klik hemen, inprimatu formularioa eta entregatu Eibarko Correos-eko 205. posta kutxan.

 

 

Blogroll:

El Cronista de la Guerra de Errebal
errebal.com

 

Materixala

Prentsa aldizkaria