Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Errebal / Errebal dokumentala. Zergatik ez daude Toyos, Garate eta Alberdi?

Errebal dokumentala. Zergatik ez daude Toyos, Garate eta Alberdi?

Josu Mendicute 2011/03/21 10:31
"Errebal Center, Korapiloen loturak" dokumentalean hainbat elkarrizketa egiten dira: Merkatu Plazako jendea, Errebal Plataformakoak, EB-Aralarreko zinegotzia... baina ez daude Miguel de los Toyos, Mertxe Garate eta Aitor Alberdi. Eurek ez zuten hala nahi izan.

Erabaki ulergarria eta errespetagarria euren aldetik. Dokumentalaren egilea, Josu Mendicute, parte interesatua da, Errebal Plataformako kide den aldetik. Eta Miguel de los Toyos alkateak (PSE) eta Mertxe Garate (Hamaikabat) zinegotziak ez zidaten eman irudiak erabiltzeko eskubidea Unibertsitatetik kanpo, nik irudi horien erabilpen interesaturik ez egiteko. Erabaki zilegia da eta hala errespetatzea erabaki nuen, noski.

Horren aurrean Aitor Alberdiri (EAJ) deitu nion, ea bere irudiak erabiliko nituen. Eta esan zidan ondo ikusten zuela, proiektuaren aldeko besteak ez banituen jartzen, bere adierazpenak ere ez jartzea.

Horretara, dokumentala argitaratu nuen Interneten, euren irudirik gabe. Baina denbora dexente dedikatu zidaten, ia 2 ordu bakoitzak, eta uste dut merezi zutela dedikatu zidaten denbora hori eskertzea. Horregatik, dokumentalaren kredituetan, eskerrak eman nizkien hiru horiei, eta agertzen ez diren beste hiruri ere bai:

  • PPko Carmen Larrañaga ere ez dago, aurrekoen arrazoi berdinengatik.
  • Eibar Boulevard enpresako Pedro Ruano ere ez dago, berari elkarrizketa egitera Madrileraino joan ondoren zera esan baitzidan: "Mis inversores no me dejan hacer declaraciones".
  • Eibar Sortzeneko Irene Zarraua ere ez da azaltzen. Kasu honetan, bere zinta apurtu zitzaidalako (kotxean neukan eta eguzkiarekin miniDV zinta deformatu egin zen). Lana aurkeztu behar nuen unibertsitatean eta ez nuen denborarik elkarrizketa berriro egiteko. Horretarako berriro hitzartu behar nintzen berarekin, ekipo eskaera egin unibertsitatean (kamara, tripodea, mikrofonoak, argiztapen tresnak...), eta horrek hainbat egun atzeratzen zidan lana. Horretara, barkamenak eskatu behar dizkiet Irene Zarrauari, Eibar Sortzeneko kideei eta ahots hori entzun gabe geratu zareten guztiei.

Eskerrak adierazi nahi dizkiet lan hori egiteko bere denbora eskaini zidaten pertsona guztiei. Bideoaren amaierako kredituetan azaltzen dira.

Azalpen hau eman dut El Correoko albiste batean ikusi dudan iruzkina ikusita.

"El documental está bien hasta que llegas al final y lees que hay entrevistas a la promotora, el alcalde, Aitor Alberdi, Mertxe Garate... pero por alguna extraña razón no aparecen. Creo que los eibarreses nos merecemos conocer la opinión de las dos partes."

Bueno, Elena. Ba hemen daukazu azalpena. Eta gehiago jakin nahi baduzu, asteazkenean etorri Portalean egingo dugun bilera irekira. Plazera izango da nahi beste azalpen ematea.

 

Errebal center: korapiloen loturak por mendicute
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Errebaleko merkatal zentro berriaren inguruko gogoetak

Errebaleko merkatu plaza berriztu eta parke bat egingo zutela agindu zuten. Orain, parkearen tokian, merkatal zentro erraldoia egin nahi dute. Proiektuaren informazioa eta gogoetak plazaratuko ditugu hemen, eta ahal dela, proiektua bideratzen lagundu.

Nor gara?

Firmak

Egin klik hemen, inprimatu formularioa eta entregatu Eibarko Correos-eko 205. posta kutxan.

 

 

Blogroll:

El Cronista de la Guerra de Errebal
errebal.com

 

Materixala

Prentsa aldizkaria