Eraikigarritasuna, legez baino handiagoa
Atzo aipatutako dokumentutik irakitzen den informazioaz jarraituko dugu.
Dokumentua: 137.01 E.U. Errebal Gauzatze Unitatea (pdf, 908 KB).
Bertan, eraikigarritasunari dagokionez, honako datuak zehazten zaizkigu:
Sestraz behetiko eraikigarritasuna
Edificabilidad bajo rasante:
3.457Sestraz gaineko eraikigarritasuna
Edificabilidad sobre rasante:
6.773Guztira, beraz, 10.230 m2ko eraikigarritasuna izan beharko luke, guztira, merkatalguneak.
Non dago tranpa? 10.230 m2 izango direla Sastraz gainetiko eraikigarritasuna (Edificabilidad sobre rasante). Alegia, bolumetriaren batuketa osoa sestraz gainera (kalearen alturatik gora) igo dutela.
Horrez gainera, goiko solairuan oraindik gehiago igotzen dute gero, 10.604 m2tara iritsiz (Estudio de detalle). Beraz, horri lurrazpiko 3.564,36 m2ak gehituz, azkenik 14.168,36 m2ko eraikigarritasuna lortzen dugu.
Zenbat aldiz handitzen da, beraz?
Proiektuak zehaztutako eraikigarritasuna: 14.168,36
Plan Nagusiak zehaztutako eraikigarritasuna: 10.230Diferentzia: 3.938,36 m2 = %38,5.
Behin eta berriro Errebal Plataformatik esan dugun bezala, Plan Nagusian datorrena hitzez hitz errespetatzea erabakiko balute, gure lana amaitutzat emango genuke. Bere erabakiekiko koherentzia besterik ez gara eskatzen ari.
Lur zoru salmentarako Proiektoan balorazioan ere, eta PGOU arabera bi planta garaje satraz azpitik baloraturik daude (3457 m2 bakoitzak). Hauek ez al dira ba de "uso lucrativo"?, dohakoak dira edo norbaitek negozioa egin behar du?,eta 3457 m2ko plantak baino 4000 m2 lau planta egitea nahi badute zer da hori?. Ez al da eraikigarritasun handitzea?